LHko ZAINTZA NODOAK. ONDORIOEN TRANSFERENTZIA SAIOA 2023.

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

LHko euskal berrikuntza-sistema orientatzea helburu duten Zaintza Nodoek, ikasturte honetan egindako prospektibaren ondorioak LHko ikastetxeen sarera hedatzea da saio honen helburua. Une honetan martxan dauden Nodoak honako hauek dira.

DATA: martxoak 23, osteguna. 09:30-13:00.
LEKUA: CIFP Miguel Altuna LHII (Aumategi Bidea 2, Bergara).

SAIOA:

09:45-10:00. Aurkezpena: Rikardo Lamadrid. LHko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaria.

10:00-11:00. Nodoen ondorioen azalpen orokorra, Zaintza Nodo bakoitzak identifikatutako Ildo Estrategikoak aipatuz.

11:00-11:30. Kafea.

11:30-13:00. Lau gune independente ezarriko dira. Horietan, Nodo bakoitzak zehaztasun handiagoz azalduko ditu identifikatutako Ildo Estrategikoak, eta horietako bakoitzean LHk landu ditzazkeen Azpi Ildoak. Gainera, jardunaldian parte hartzen dutenek denbora izango dute zalantzak azaltzeko eta Zaintza Nodoetako kideekin iritziak partekatzeko.

  • Nodo Biozientziak eta Nodo Osasuna.
  • Nodo Fabrikazio Aurreratua eta Nodo Robotika Autonomoa.
  • Nodo Energia.
  • Nodo Fabrika Digitala eta konektatua.

 

IZEN-EMATEA

Baldintzak: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.
Izena emateko azken eguna: 2023ko martxoak 20.
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua (120) gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

OHARRAK:

  • Leku-kopurua mugatua denez, martxoaren 21ean baieztatuko da izen-ematea onartua izan den ala ez.
  • Saioa egin eta hurrengo egunetan, izena eman dutenei Nodoek erabilitako dokumentazioa helaraziko zaie.