JARDUNALDIA. ERREGAI SINTETIKOAK ETA TRANTSIZIO ENERGETIKOAREN ERRONKA EUSKADIN.

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Trantsizio energetikorako funtsezkoa den une honetan, erregai sintetikoak alternatiba estrategiko gisa agertzen dira garraioaren eta elektrifikazio zaileko sektoreen deskarbonizaziora bideratutako soluzio berriztagarrien artean. Erregai horiek hidrogeno berriztagarritik eta harrapatutako CO₂-tik lortzen dira, eta isuriak nabarmen murriztea ahalbidetzen dute, egungo banaketa-azpiegiturak edo motorrak aldatu gabe. Hauen garapenak beste teknologia berriztagarri batzuen hedapena osatzen du, eta energia-eredu garbiago, seguruago eta dibertsifikatuago batean integratzen da.

Energia Berriztagarriak, Hidrogenoa Espezializazio Arlotik eta sektoreko eragile traktoreen ordezkariek lagunduta, Euskadiko LHko ikastetxeen sareko irakasleak gonbidatzen ditugu jardunaldi honetara. Bertan, erregai sintetikoek Euskadiko testuinguru energetikoan duten zeregin espezifikoa jorratuko da, non pauso garrantzitsuak ematen ari diren hauen ekoizpenean. Erregai berriztagarrien familian nola txertatzen den aztertuko da, baita Bilboko Portuan kokatutako ekoizpen-instalazioaren garapenean egiten ari diren aurrerapenak ere, hidrogeno berriztagarriaren erabileran oinarrituta, eta horrek indartu egiten du Euskadik berrikuntza energetikoan duen posizioa.

DATA: 2025eko ekainak 23, astelehena.

ORDUTEGIA: 09:30 – 12:00.

LEKUA: Energy Intelligence Center (EIC), Revilla auzoa, 6R, Abanto-Zierbena (Bizkaia).

PROGRAMA: 

  • Jardunaldiaren aurkezpena. Tknika.
  • EIC Fundazioa. Joseba García, EIC Fundazioaren zuzendaria.
  • Erregai berriztagarrien testuingurua Euskadin. José Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko lehendakaria.
  • Erregai sintetikoen rolea erregai berriztagarrien familian. Jon Fernández Luzuriaga, Energiaren Klusterra.
  • Erregai sintetikoen instalazioa Bilboko portuan. Txetxu Arzuaga, Alba Emission Free Energy.
  • Erregai sintetikoen instalazioari lotutako prestakuntza-prozesua. Sergio San Martín, Somorrostro Heziketa Zentroko Berrikuntza zuzendaria.
  • Kafea.

IZEN-EMATEA: IZENA EMATEKO ESTEKA

Izena emateko azken eguna: 2025eko ekainak 20, ostirala.

BALDINTZAK: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.