Ekonomia Zirkularreko proiektua, elikadurarekin lotutako Lanbide Heziketa ikastetxetan, Gipuzkoan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Jasangarritasuna helburu, 2017-2018ko ikasturtean martxan jarri zen Euskadiko LHren Ekonomia Zirkularreko proiektua, Tknikako koordinaziopean eta Euskadiko hainbat LH ikastetxeen laguntzarekin, Lanbide Heziketako Bioekonomia Aplikatuaren Sarearen baitan daudenak. Asmo nagusia zen gaur egungo material-fluxu lineala (baliabideak-produktuak-hondakinak) fluxu zirkular batean bihurtzeko urratsak ematea (baliabideak-produktuak-baliabide birziklatuak).

Hari horri segika, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua helarazi nahi da ikasleei, ikastetxetan garatzen diren jarduera-esparrutara lotuta beti ere. Eta nola? Ekonomia Zirkularrean oinarritutako jarduera txiki batzuk garatuz, non LHko ikastetxe eta Familia Profesional desberdinen ikasleek hartuko duten parte. Era horretan, ikasleek ekoizten dituzten produktuen zikloak nola itxi ikasiko dute.

2018-2019 ikasturte honetan egitasmoarekin jarraitu da, eta Lanbide Heziketako Fraisoro, Kardala eta Cebanc ikastetxetako ikasleek aukera eduki dute bisitatzeko Lurralde Historikoaren Bioekonomia Aplikatuko sarea osatzen duten gainontzeko zentroak.

Horrela, Fraisoron garatzen diren jarduerak eta nekazaritzako elikagaien proiektuak ikusteko aukera izan zuten eta Kardalan, berriz, akuikultura-teknika berritzaileenak ezagutu ahal izan zituzten. Azkenik, joan den maiatzaren 12an, Cebanc Ostalaritza eskolan, aurreko bi eskolatan lortutako produktuak prestatzeko aukera eman zitzaien, hiru zentroetako jarduerak bateratuz.

Proiektu honekin, Lanbide Heziketako ikastetxe eta familia desberdinetako irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza ere sustatu da; bai eta proiektuen koordinazioa ere, Tknika eta itunpeko ikastetxe zein ikastetxe publiko kolaboratzaileen artean.

Erlazionatutako proiektua

NODOA ZIRRIBORROA