Ekintzailetza Berritzailea ekimena fruituak ematen hasi da.

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

“Gaur egun, programa honetan bilatzen dugun ereduarekin bat datozen 6 enpresa-proiektu ditugu eta ikasturte berrian zehar azkenean hezurmamituko direlakoan gaude”, adierazi du proiektuaren arduradun Mikel Aranak, ekimen hauen etorkizunaren aurrean itxaropentsu.
Proiektuak lehen fasean daude eta zenbaitetan prototipoa patentatu egin behar izaten da. Horrexegatik, zuhurtzia erabatekoa da une honetan, baina aurreratu dezakegu horietakoren bat azkenean hezurmamitzen bada, iraultza txiki bat ekartzera irits daitekeela.