EFQM-Hobbide markoarentzat aurrerapen berriak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Europear Parlamentuak emandako Lanbide Heziketa eta Hezkuntza Kalitatearen bermearentzat Europear Erreferentzia Marko bat ezartzearen aholkuan abiapuntu bezala oinarrituz, Euskadiko LH-ko Sailburu Ordetzak, 2008. urtetik aurrera Kudeaketaren Bikaintasunerako, Autoebaluaziorako eta bere ikastetxeen hobekuntzarako marko propio baten ezarpena bultzatzen ari da, EFQM-Hobbide: marko propio hau EFQM ereduan oinarritzen da, gure berariazko egoera zehatzari erantzuten dio eta ikastetxeen kudeaketa sistemekiko oso gertu aurkitzen da. Horregatik, TKNIKA-k, bere Etengabeko Hobekuntza alorretik, bere erabilpen eraginkorra indartzeko eta sustatzeko zerbitzua eskaintzen die ikastetxeei.
2013. urtean, EFQM-k, aldizka egiten dituen kudeaketa ereduaren azken berrikuspena argitaratu zuen.Ondorioz honek, EFQM-Hobbide markoa ere berrikusi eta bertsio berrira egokitua izatea berarekin bat ekarri zuen. Berrikuspen hau, ikastetxeen autoebaluazioen gauzatzea errazteko eta ahalbidetzeko tresna informatiko baten (eHobbide) diseinu eta hedapenarekin osatu zen. Autoebaluazio hauen emaitza gisa, ikastetxe bakoitzak, bere urteko kudeaketa planetan panifika eta hedatu dezakeen hobekuntzaren ibilidea lortzen du.
2014-15 ikasturtean zehar, EFQM erakundeari gure marko propio hau EFQM ereduaren eskakizunei erabat doitzen zaionaren errekonozimendu eskaera luzatu genion. 2015-eko ekainean ereduaren jabetza intelektuala guk erabili ahal izateko eta EFQM-Hobbide EFQM dela bai kudeaketa markoarentzat eta baita autoebaluazio markoarentzat ere onartzen duen akordioa sinatu genuen. Momentu horretan, europa mailan, eta hezkunzta sektorean, bakarrak ginela adierazi ziguten. Europear parlamentuak EFQM bezalako ospe handia duen nazioarteko kudeaketa erreferenteak erabiltzeko emandako aholkua jarraitzearen aukera europear komunitateko kide den beste inongo gobernuk ez du gauzatu.
2015-16 ikasturtean zehar EFQM ereduak euskarazko bertsioa izan zezan eskatu genuen. Hau EFQM-Hobbide markoa euskaraz lortu ahal izateko ezinbesteko pausu bat zen ( ez da posible, kudeaketa ereduaren jabea den erakundeak onartu gabeko hizkuntzetan eta itzulpenetan lanean jardutea). Prozesu hau EFQM-ko bazkideren batek eskatu beharrekoa da eta helburua lortzeko ereduaren jabetza intelektuala eta ereduarekiko erabateko doikuntza bermatzen dituen testuak erakundearen esku jarri behar dira. Bertsioa maiatzean argitaratu zen.
2016ko urrian EFQM-Hobbide markoa erabiltzen duten ikastetxeei aintzatespena egiteko baimena eskatu dugu. Baimen hau azaroan komunikatu zaigu. Beraz, hemendik aurrera, Euskadiko Lanbide Heziketa sistemak, erreferentzi marko hau erabili duten eta hemendik aurrera erabiltzen duten ikastetxeei aintzatespena egiteko eskumena du.
![]() |
![]() |
Modu ofizial batean, azaroaren 21ean, EFQM erakundeko Zuzendari Ejekutiboak, Leon Tossaint-ek Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sail Burua, EFQM-ko Bruselako egoitza nagusian hartu du. Bilera honetara Samuli Pruikkonen, Ebaluazio eta Aintzatespenen Senior Manager, Gianluca Mule Ordezkaritza eta Aliantza bulegoko Zuzendaria, Geert Opdenbosch, Finantza zuzendaria, Iosune Aguirre, Aintzatespen eta ebaluazio programaren arduraduna EFQM ren ordezkaritzan, Mireia Elkoroiribe, Sail buruaren Gabinetearen Aholkularia eta Aitzol Zubizarreta Sail Buruaren prentsa aholkularia Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan ere bertaratu ziren.
Aintzatespen hau, gure etengabeko hobekuntzaren ibilbidean
aurreratzen jarraitzeko beste pizgarri bat izango dela espero dugu