Ikastaro honekin azkenengo bi urteetan konpositeen espezializazio arloan egindako lanaren transferentzia egin nahi da. Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleentzako emango den ikastaroa da, zehazki material konposatuen bi fabrikazio prozesuen ingurukoa: RTM ligth eta konposite termoplastikoen (Organosheet) fabrikazio prozesuak aztertu eta irakatsiko dira.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: TKNIKA eta Lea Artibai
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
15,0005-07-202109:00-14:00Presentziala
25,0007-07-202109:00-14:00Presentziala
35,0008-07-202109:00-14:00Presentziala
Ordu ez presentzialak: 5

Konpetentziak

Helburua ondorengo gaitasunak lortzea da:
- Material konposatuen ezaugarri nagusiak eta aplikazioak ezagutu (bereziki zuntz jarraieko konposatuak, karbono, beira edo zuntz naturalez osaturikoak)
- RTM ligth fabrikazio prozesu  aztertu eta praktikatu: prozesuaren simulazioa, moldearen ezaugarriak eta piezaren fabrikazio prozesua
- Konposite termoplastikoen fabrikazio prozesua ezagutu
- Materiale konposatuen manipulazioan segurtasun eta higiene arauak aplikatu

Edukiak

1go saioa: ON-LINE
1. Konpositeak kontzeptu orokorrak
 - Definizioa, ezaugarri nagusiak eta aplikazioak
 - 
PRF motako konpositeak: zuntz eta erretxina ohikoenak
 - 
Fabrikazio prozesuak
 - 
Moldeak: motak eta prestaketa lanak
 - 
Diseinua eta simulazioaren oinarriak konpositeetan

2. eta 3. saioak, Uztailak 5 eta 7, Tknika (Errenteria) 
2. RTM prozesua: kontrol panelaren kasua
 2.1. RTM light prozesua
 - 
Makinaren ezaugarriak, funtzionamendua, ...
 - 
Prozedura: fabrikazio prozesuaren parametroak, etapak, ...
 - 
Praktika: kontrol panela eta plantxa fabrikazioa
 
2.2. Diseinuaren eta simulazioaren garrantzia.
 - 
Modeloaren digitalizazioa eta CAD fitxategiaren sortzea
 - 
PAM COMPOSITES bidez prozesuaren simulazioa
 - 
Materialen ezaugarriak : Zuntzen permeabilitatearen kalkulu esperimentala
 - 
Prozesuaren simulazioa moldearen injekzio eta hutsune puntuak definitzeko
 
2.3. RTM moldearen fabrikazioa
 - Materialak eta prozedura.


4. saioa, Uztailak 8, Lea Artibai (Markina)
3. Organosheet Konposite termoplastikoen tranformazio prozesua: 
Organosheet materialen ezaugarriak
Piezaren diseinua: Zesta infantilaren kasu praktikoa
Moldearen diseinua eta fabrikazioa
Fabrikazio prozesua
Diseinuaren baliozkotzea

Metodologia

Hasierako atal teoriko bat on-line landuko da. Ondoren atal presentzial bat egongo da azalpen teoriko-praktikoekin eta tailerreko praktikekin.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Fabrikazio Mekanikoa, Automozioa eta Kimika familia profesionaletan lanean dihardun irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko eta familia profesional bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da. 

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.