Ikastaro honekin azkenengo bi urteetan konpositeen espezializazio arloan egindako lanaren transferentzia egin nahi da. Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleentzako emango den ikastaroa da, zehazki material konposatuen bi fabrikazio prozesuen ingurukoa: RTM ligth eta konposite termoplastikoen (Organosheet) fabrikazio prozesuak aztertu eta irakatsiko dira.
Iraupena:
20.00 ordu
Lekua:
TKNIKA eta Lea Artibai
Edukiera:
8 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
EGUNAK | ORDUAK | DATA | ORDUTEGIA | MODALITATEA |
---|---|---|---|---|
1 | 5,00 | 05-07-2021 | 09:00-14:00 | Presentziala |
2 | 5,00 | 07-07-2021 | 09:00-14:00 | Presentziala |
3 | 5,00 | 08-07-2021 | 09:00-14:00 | Presentziala |
Ordu ez presentzialak: 5 |
Konpetentziak
Helburua ondorengo gaitasunak lortzea da:- Material konposatuen ezaugarri nagusiak eta aplikazioak ezagutu (bereziki zuntz jarraieko konposatuak, karbono, beira edo zuntz naturalez osaturikoak)
- RTM ligth fabrikazio prozesu aztertu eta praktikatu: prozesuaren simulazioa, moldearen ezaugarriak eta piezaren fabrikazio prozesua
- Konposite termoplastikoen fabrikazio prozesua ezagutu
- Materiale konposatuen manipulazioan segurtasun eta higiene arauak aplikatu
Edukiak
1go saioa: ON-LINE
1. Konpositeak kontzeptu orokorrak
- Definizioa, ezaugarri nagusiak eta aplikazioak
- PRF motako konpositeak: zuntz eta erretxina ohikoenak
- Fabrikazio prozesuak
- Moldeak: motak eta prestaketa lanak
- Diseinua eta simulazioaren oinarriak konpositeetan
1. Konpositeak kontzeptu orokorrak
- Definizioa, ezaugarri nagusiak eta aplikazioak
- PRF motako konpositeak: zuntz eta erretxina ohikoenak
- Fabrikazio prozesuak
- Moldeak: motak eta prestaketa lanak
- Diseinua eta simulazioaren oinarriak konpositeetan
2. eta 3. saioak, Uztailak 5 eta 7, Tknika (Errenteria)
2. RTM prozesua: kontrol panelaren kasua
2.1. RTM light prozesua
- Makinaren ezaugarriak, funtzionamendua, ...
- Prozedura: fabrikazio prozesuaren parametroak, etapak, ...
- Praktika: kontrol panela eta plantxa fabrikazioa
2.2. Diseinuaren eta simulazioaren garrantzia.
- Modeloaren digitalizazioa eta CAD fitxategiaren sortzea
- PAM COMPOSITES bidez prozesuaren simulazioa
- Materialen ezaugarriak : Zuntzen permeabilitatearen kalkulu esperimentala
- Prozesuaren simulazioa moldearen injekzio eta hutsune puntuak definitzeko
2.3. RTM moldearen fabrikazioa
- Materialak eta prozedura.
4. saioa, Uztailak 8, Lea Artibai (Markina)
3. Organosheet Konposite termoplastikoen tranformazio prozesua:
- Organosheet materialen ezaugarriak
- Piezaren diseinua: Zesta infantilaren kasu praktikoa
- Moldearen diseinua eta fabrikazioa
- Fabrikazio prozesua
- Diseinuaren baliozkotzea
Metodologia
Hasierako atal teoriko bat on-line landuko da. Ondoren atal presentzial bat egongo da azalpen teoriko-praktikoekin eta tailerreko praktikekin.Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Fabrikazio Mekanikoa, Automozioa eta Kimika familia profesionaletan lanean dihardun irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko eta familia profesional bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2021(e)ko ekainaren 20(a).
- Ebazpena: 2021 (e)ko ekainaren 21(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2021(e)ko ekainaren 24(a).
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.