Armeria Eskolak eta Mekak RFID teknologia Mendaroko Ospitalera hurbildu dute

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurrerapen teknologikoek aldaketa garrantzitsuen erritmoa markatzen dute, maila sozial eta ekonomikoan eta baita osasunaren alorrean ere, eta teknologia, beraz, ezinbesteko pieza bihurtzen da Euskadiren, eta beraz, lanbide-heziketaren, garapenerako.

Sustatutako espezializazio-eremuan, “Ospitaleko Arreta”, non osasun-alorreko (MEKA LH) eta teknologia-eremuko (ARMERIA ESKOLA) irakasleek diardute lanean, premiak aztertu, merkatuan lehendik zeuden soluzioak baloratu eta teknologia bera ere etengabe zainduz. Ikerketa horiek oinarri hartuta 2 proiektu lehenetsi dira; ESI Debabarrenaren laguntzarik gabe ezingo lirateke burutu proiektu horiek.

Horrela jaio zen lanbide-heziketako bi ikastetxeek Mendaroko Ospitaleari  aurkeztu dioten proiektuetako bat: “RFID teknologiadun biltegi adimentsua”. Proiektu honen helburua Kirurgia alorretik adierazitako premia bati erantzuna ematea da, hau da, material kirurgikoaren erregistroa eta trazabilitatea optimizatzea. Kontrolatu beharreko biltegiaren eta materialaren ezaugarriak ikertu eta gero, proiektu pilotu bat garatu da Debabarrena Ospitaleko protesi-biltegi batean. Lortutako emaitzak kontuan harturik, teknologia hori ospitaleko sistemetan txertatzeko aukera aztertzen ari dira.

RFID teknologia esparru askotan produktu, material edo pertsonen kontrolean esate baterako- aplika daitezkeen etiketak edo tag-ak identifikatzeko gai da, urrutitik eta erabiltzailearen inongo interakziorik gabe.

Proiektu pilotu honen bitartez RFID teknologia osasun arloko profesionalei gerturatu nahi izan zaie, eta esparru horretan izan dezakeen bideragarritasuna ebaluatu da. Sistema horren onurak, etorkizunean, beste helburu batzuetarako erabiltzea ez da baztertzen, hala nola, pazienteen trazabilitatea, jaioberrien kontrola, materialen stock-a eta iraungipena…

IKT-en inplantazioa, hurrengo urteetan hazten joango den premia izateaz gain, era guztietako premiei erantzuna emango dieten eta teknologian oinarritutako zerbitzu berriak garatzeko aukera ere bada. Atzo bertan, Eusko Legebiltzarrean, Sailburuak lerro estrategikoak aurkeztu zituenean esan zuen moduan, “osasun-sistemaren modernizazioaren funtsezko ataletako bat eraldaketa digitalaren estrategia da, IKT-en erabilera intentsiboagoa bultzatzeko, profesionalen zein pazienteen artean.

Bidemedia eta Megabi enpresen kolaborazioarekin irakasle-talde honek RFID aplikazioak ikertzen jarraitzen du eremu sozio-sanitarioan.

Era horretako ikerketa-proiektuetan irakasleen inplikazioak balio erantsia ematen dio Lanbide Heziketari, punta-puntako teknologiak zuzenean sartuz ikasgeletan, eta horri esker, ikasleek, ezagutza hori, etorkizunean lanean erabili ahal izango dute.

Diario Vascok albiste honen berri eman du

DIARIO VASCON AGERTUTAKO ALBISTEA

Erlazionatutako proiektua

Ospitale Arreta (BUKATUTA)