Ibilgailu hibridoen entrenagailua

ADA 307 ENTRENATZAILEA. IBILGAILU HIBRIDOEN APLIKAZIOA

Ekipamendu eramangarria. Eskaera egin eta gero, ekipamendua erabiltzailearen lokalera eramango da, non honen erabilera egin ahalko da akordatutako denboran.

Ziklo konbinatuko ibilgailu hibridoen ikasketa kontzeptualerako ekipamendua.

Ekipamenduaren helburua ikaslea ibilgailu hibridoetan erabiltzen den teknologiarekin ohitzea da, zehazki ziklo konbinatuko plug-in teknologiarekin. Sistemak ondorengoa ahalbidetzen du: PLUG-IN motako ziklo konbinatuko ibilgailu hibridoen estudio kontzetuala egitea, ibilgailu erreal baten funtzionamendua simulatuz ibilbide eta egoera desberdinetan; tentsio altuko korronte fluxuak analizatzea; indar-konbinazioa motor termikoaren eta motor/sorgailu elektrikoen artean analizatzea. Aplikazioa osatzen dute panel fisiko batek (hardwarea), non hibrido motorizazio sistema baten elementu desberdinak agertzen diren, eta instrumentazio panel birtual batek (deskargatu eta ikastetxeko ordenagailu batetan instalatu beharreko softwarea), non datuen sorrerarako, bilketarako eta analisirako funtzio aurreratuak eta irudikapen grafiko egokiak dituen. Ekipamendua osatzen da erabiltzailearen eta praktiken eskuliburuarekin. Material hau Ibilgailuen elektromekanika eta Automozio zikloetara zuzendurik dago.

Ekipamenduaren inguruko informazio gehiago.

Ekipamendu edo instalazio honen erabilerarako irizpide espezifikoak:

  • Ekipamendu honen inguruko ikastaro edo tailer batetan parte hartu izana.
  • EAE-ko Garraioa eta Ibilgailuen Mantenimendu zikloko irakaslea izatea.Ez da neurri berezirik behar ekipamendua garraiatzeko, 25x30x50 cm-ko kaxa batetan bilduta dago. Ekipamendua TKNIKAN dago eta ale bat baina gehiago eskatu daitezke batera

Arduraduna:

Proiektu teknologikoen dinamizatzailea
Gaizka Lazarobaster
glazarobaster@tknika.eus
943082900

Erabilgarritasuna

Erabilgarri
Ez dago erabilgarri

Baliabide hau eskatu

Ekipamenduaren mailegu eskaera

Zerbitzu hau erabiltzeko, Zentroak konpromisoa sinatu beharko du. Aplikazio bakoitza zentroak kontratuan aukeratutako pertsonagatik onartua izan beharko da.