Vocational Education and Training International Basque Campus
Vocational Education and Training International Basque Campus
Vocational Education and Training International Basque Campus
Euskal Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusak prestakuntza aurreratua eskaintzen die haien herrialdeetan bertan eskuratutako ezagupenetan sakondu nahi duten herrialde horietako ikasleei, irakasleei eta zuzendaritza-taldeei.
Munduan dagoen lanbide-heziketako sistemarik onenetako batean prestakuntza jaso ahal izateak balio erantsia gehituko dio, eta oso lagungarria izango da ikasleen enplegagarritasunerako.
TKNIKAren zeregina da, VETIBAC campusaren bitartez, kanpoan dauden Euskadiko enpresei herrialde horietako gazteak edo langileak prestatzen laguntzea, horien konpetentzia profesionalak eta pertsonalak hobe daitezen.
Prestakuntza-ekintzez gain eta nazioarteko sareetan parte hartzeaz gain, VETIBAC campusetik aholkuak ematen dizkiegu beste herrialde batzuetako erakundeei, haien lanbide-heziketako sistemak garatzeko prozesuaren barruan.
Nazioartekotze-estrategiaren emaitza gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusaren bitartez proiektuak ari gara garatzen zenbait herrialdetan:
VETIBAC-TXILE
Txilerako  teknikarien  bekak.  100  ikaslerentzako  sei  eta  bederatzi  hilabeteko  prestakuntza.  Urtero.
Txilerako  teknikarien  bekak.  30  irakasleri  zuzendutako  hiru  hilabeteko  prestakuntza.  Urtero.
Universidad  de  Santiago  de  Chile  unibertsitatea.  Nazioarteko  master  bat  diseinatzea  Helsinkiko  Haaga  Helia  Unibertsitatearekin  batera.
Universidad  de  Santiago  de  Chile  unibertsitatea.  Aholkularitza  institutu  teknologiko  berriaren  sorreran  eta  irakasleak  prestatzeko  planean.
DUOC  unibertsitatea.  Irakasleak  prestatzeko  plana.
Universidad  Federico  Santa  María  unibertsitatea.  Irakasleak  prestatzeko  plana.
Universidad  de  la  Frontera  unibertsitatea.  Irakasleak  prestatzeko  plana.
VETIBAC-ANGOLA
Aholkularitza lanbide-heziketako zentro baten sorreran eta irakasleak prestatzeko planean.
VETIBAC-UGANDA
Aholkularitza Sorotiko Unibertsitatearen sorreran. Lantegien ekipamendua, curriculuma eta irakasleak prestatzeko plana.
VETIBAC-NAMIBIA
Irakasleak prestatzeko plana.
VETIBAC-AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
South Central College ikastetxearekin elkarlanean jarduteko plana.
VETIBAC-MEXIKO
Euskadiko enpresentzako langileak prestatzeko proiektu pilotua.