Regional Alliance for Youth
RAY proiektua eguneroko bizitzan eta hezkuntzan identifikatutako beharretan oinarritzen da. Helburua zera da, gazteei beharrezkoak diren gaitasunak ematea industria, ekintzailetza eta kohesio soziala mantentzeko. Hori dela eta, gazteen interesak eta beharrak errespetatu behar dira tokian tokiko, eskualdeko, nazioko eta Europako helburuak betetzeko.
Bestalde, enpresek kontutan hartu behar dute etorkizunean beren langileen talentuan inbertitzea eta lan kualifikatuak lortzeko estrategietan inbertitzea beharrezkoa izango dutela. Eskakizun horiek betetzeko eta ikasleen ezagutza, trebetasun eta gaitasun maila altua lortzeko eta lan mundu aldakorrera egokitzeko, VET hornitzaile sendoak, estrategikoak eta koherenteak izatea beharrezkoa izango da. Horretarako, eskualdeko enpresekin lankidetzak eta kolaborazioak ezinbestekoak dira.