RAINOVA (BUKATUA)

A Regional Approach to Innovation for VET and Learning Communities

Proiektu honen jabea:Lanbide heziketaren eremuko nazioartekotze arloa

Lanbide-heziketako ikastetxeek eta, oro har, enpresa txiki eta ertain gehienek ez dute berrikuntza behar bezala kudeatzea ahalbidetuko dien tresnarik edo sistemarik. Horien kudeaketa-sistemak egunez eguneko zereginetara bideratzen dira, eta ez hainbeste proiektu berritzaileetan lan egiteko aukera emango dieten etorkizuneko planetarako baliabideak eta denbora sortzera.

RAINOVA proiektuaren helburu orokorra da proiektuko kideek ordezkatzen dituzten eskualdeetako berrikuntza-sistemak sustatzea. Helburu hori lortzeko, lehenik, behar-beharrezkoa da aztertzea hezkuntza-erakundeek berrikuntza-sisteman betetzen duten zeregina, batik bat lanbide-heziketaren arloan lan egiten duten hezkuntza-erakundeek betetzen dutena.

Eskualdeetako berrikuntza-sistemak aztertzea da proiektuaren helburuetako bat. Azterketa horretan arreta berezia eskainiko zaie eragileen arteko harremanei eta horiek berrikuntza-prozesuan parte hartzen duten moduari.

Eskualde-mailako hainbat berrikuntza-sistema aztertu ostean, proiektuaren erronka izango da berrikuntza kudeatzeko eredu bat proposatzea, sistema horietako edozein eragilek erabili ahal izango duena, betiere beharrezko egokitzapenak eginda. Horrek guztiak berrikuntza-prozesuaren ikuspegi partekatua osatuko du, eskualdeetako erakundeei eta sistemei dagokienez.

Azkenik, kudeaketa-eredua erakunde talde txiki batek gidatuko du, lanbide-heziketako erakundeak, enpresak eta ikerketa-erakundeak bilduko dituena.

Eskualdeetako azterketen emaitzei esker, eta berrikuntzaren kudeaketa-eredua bideratzeari esker, proiektuko kideek haien sistemetarako ekimenak proposatu ahal izango dituzte. Eskualdeetako berrikuntza-sistemen sare bat sortzean eta horren garapena eta bilakaera sustatzean datza proposamena.

http://www.rainova.euproject.org/