Offshore energia berriztagarrien sektorean ezagutzak lortzea, eta honek eskatuko dituen konpetentziak zehaztea.
Europan instalatutako haize-energiaren ahalmena gorantz egiten ari da. Aurreikuspenen arabera, 2014ko 129 GW-etatik 2030ean 320 GW inguru izatera iritsiko da (igoera hori oso adierazgarria izango da itsas ingurunean).
Itsas zabaleko haize-energia (offshore) lehorreko haize-parkeak (onshore) baino askoz ere produktiboagoa da, itsas zabalean haizearen maiztasuna % 40 handiagoa izaten baita, lehorrean baino askoz ere erregularragoa gainera. Gaur egun, Europako iparraldean kontzentratzen dira offshore haize-instalazio gehienak. Izan ere, plataforma kontinentala itsasoan barrena hainbat kilometrotan hedatzen den leku bakarretako bat da, urek ez dute sakonera handirik eta instalazioak itsas hondoan finka daitezke.
Energia-sektoreko konpainia handiek plataforma flotatzaileak garatzearen aldeko apustua egin dute. Oraindik fase esperimentalean badaude ere, offshore haize-energia mundu osoan hedatzea ahalbidetuko dute, itsasertzetik urrunago, haizearen probabilitatea eta abiadura, eta, hortaz, haize-sorgailuen eraginkortasuna handiagoa den lekuetan. Hain zuzen ere, Europan 60 metrotik gorako sakoneretan kokatuta dago haize-baliabidearen % 80.
Hori guztia dela-eta, offshore parkeetan langile kualifikatuen eskari handia izango dela aurreikusten denez, proiektu honen asmoa da, inguruko enpresekin lankidetzan, modu aktiboan parte hartzea balio-katearen etapa guztietan, horrela jakintza espezifikoak eskuratu ahal izango baitira ingurune errealean, gero L.Hra transferitu ahal izateko eta sektoreak behar izango dituen konpetentziak zehazteko.