Digitalizazioa 4.0 industrian. Prozesu industrialen eraldaketa digitala, bi lan-lerrotan oinarritua: Gauzen Internet industriala eta biki digitalak, abiarazte birtualerako.
4.0 Industria kontzeptuak aldaketa handiak dakartza industria-esparruan eta bere helburu nagusia da prozesu produktiboak fabrikazioaren digitalizazioaren bidez eguneratzea, lehiakortasuna irabazteko eta bezeroari zuzendutako produkzio bat ezartzeko. Paradigma-aldaketa horrek dituen ezaugarri nagusien artean, aipamen berezia behar dute malgutasunak eta elkarreragingarritasunak.
Eredu-aldaketa horrek teknologia erraztaile batzuk gehitzea eskatzen du, eta teknologia horien ikuspegi globala duten profesionalak, egungo fabrikazio-prozesuak fabrikazio-paradigma berrira egokitzeko. Horrek, ziur asko, lanbide-profil berriak sortzea ekarriko du berekin, eta lehendik daudenak eguneratzea. Eredu berria aplikatzea erraztuko duten teknologien artean, hauek nabarmendu daitezke: sistema ziberfisikoak (CPS), Industrial Internet of Things (IIoT), robotika kolaboratiboa (COBOTS), eransketa bidezko fabrikazioa, 3D inprimaketa, bigdata, adimen artifiziala (AI), zibersegurtasuna, LEAN kudeaketa-sistemak, etab.
Proiektu honetan Industrial Internet of Things (IIoT) esparruan lan egingo dugu bereziki. Gure helburu nagusia izango da IIoT-arekin lotutako zikloak ematen dituzten Euskadiko Lanbide Heziketako irakasleen premiak identifikatzea eta horiek trebatzea beren ezaguerak eta prestakuntza, industriaren premia berrietara egokitu ditzaten. Proiektu honen helburu espezifikoen artean hauek daude:
Proiektu honetan, bereziki, industria-prozesuen digitalizazioarekin lotutako teknologiak landuko ditugu; digitalizaziotzat hartuko ditugu Industria-Internet of Things (IIoT) eta industria-prozesuen birtualizazioarekin (digital twin) lotutako teknologia guztiak. Gure helburu nagusia da Industria 4.0 kontzeptuarekin zerikusia duten zikloak ematen dituzten Euskadiko lanbide-heziketako irakasleen beharrak identifikatzea eta beren ezagutzak eta prestakuntza industriaren premia berrietara egokitzeko gaitzea. Proiektu honen berariazko helburuen artean daude: