VET Schools as Entrepreneurial Hubs

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

IncuVET Espainiako, Belgikako, Finlandiako, Estoniako eta Greziako zortzi erakunde biltzen dituen partzuergo transnazional batek osatutako proiektu bat da.

IncuVET proiektuaren oinarria da ekintzailetzaren ulermena hobetzea eta lanbide-heziketan enpresen sorrera bultzatzea, betiere zentroko ikuspegiaren bitartez. Ildo horretan, IncuVET proiektuak identifikatu nahi ditu zer oinarrizko elementuk konfiguratzen duten lanbide-heziketako ikastetxe batean ekintzailetza bultzatzeko sistema integrala, erreferentziatzat hartuta partzuergoko bazkideek zein beste erakunde batzuek abian jarritako ekimenak. Proiektuak, beraz, aukera ematen du eztabaida sustatzea ahalbidetzen duten ekimen horiek guztiak biltzeko eta, azken finean, ekimen horietakoren bat har dadin sustatzeko.

IncuVET proiektuaren bidez lanbide-heziketako ikastetxeen egitekoa bultzatu eta sustatu nahi da, tokiko eta eskualdeko ekintzailetza-nodoak diren aldetik. Horrenbestez, enpresen sorrera bultzatzeaz harantzago joan nahi da. Izan ere, lanbide-heziketako ikastetxeak aldaketarako lankidetza-prozesua gidatzeko baldintzetan daude. Prozesu horretan tokiko agintariek, enpresek, ekintzaileek, irakasleek eta ikasleek indarrak batuko dituzte elkarrengandik ikasteko eta lanbide-heziketan ekintzailetza hobeto integratzeko. Hartara, inpaktu positiboa sortuko da ikastetxeetan, ikasleengan eta tokiko ingurunean.

IncuVET proiektuaren tresna nagusia da gaikako lau ikasketa-bisitaldi egitea –lanbide-heziketan ekintzailetza sustatzearen hainbat fasetan nabarmentzen diren lurraldeetan egingo dira bisitaldi horiek–. Mugikortasun horiek Europa barruan ezagutzen trukea sustatzeaz gain, sinergiak eta lankidetza-aukerak ere sustatzen dituzte.

 

http://www.incuvet.eu/