ELVETE (BUKATUA)

Employer-Led Vocational Education and Training in Europe

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

Enpresara bideratutako Lanbide Heziketa (ELVETE) Europako 12 bazkidek osatutako sare bat da, eta sarearen helburua da lanbide-heziketa hobetzea, baina batez ere oinarrituta enplegatzaileek 14-19 urteko adin tartean graduatzen diren ikasleengan eskatzen dituzten konpetentzien transferentzian.

Proiektuan parte hartzen duten herrialdeetako jardunbide onak biltzen ditu sareak, baita politika nazionalen eta Europako politiken esparruak eta enpresara zuzendutako curriculum-garapenen ebidentziak ere. Bide horretatik, eta enpresaren gidaritzaren bitartez, kalitatea ziurtatuko duen sistema bat diseinatu ahal izango da, 14-19 urte arteko gazteen lanbide-heziketa garatzeko. Enpresek curriculumaren garapenean parte hartzeko gida estandarizatu bat eskaintzen du sistemak, eta herrialde bakoitzak aldakuntzak egin ahal izango ditu –kualifikazio-esparru nazionalek Europako Kualifikazioen Esparruari dagokionez egiten duten bezalaxe–.

ELVETE sareak arazo bat identifikatu du gaur egungo lanbide-heziketako sistemaren barruan: ez datoz bat, batetik, enplegatzaileek behar dituzten kualifikazioak, hau da, enplegatzaileek lanbide-heziketaren arloan egiten duten eskaria eta, bestetik, lanbide-heziketako hornitzaileen eskaintza.

Lau urratsetan antolatutako konponbidea eskaintzen dugu:

  • Jardunbide onen kasuak identifikatzea, non enpresaburuek eta lanbide-heziketako hornitzaileek elkarrekin lan egingo duten ikasleak gradua daitezen lan-merkatuan sartzeko egokiak diren ezagutzekin.
  • Informazio hori erabiltzea, batetik, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako curriculuma prestatzera zuzenduko diren jarraibideak sortzeko eta, bestetik, beste pertsona batzuek haien curriculuma sortu ahal izatera zuzenduko diren iradokizunak egiteko.
  • Gure iradokizunak probatzea HTL Mödling eta Walsall College ikastetxeetako lanbide-heziketako ikasleengan.
  • Lanbide-heziketako ikasleen atzeraelikadura erabiltzea gure azken gomendioen berri emateko arduradun politikoe