EDISON (BUKATUA)

Ekintzailetza bultzatzeko estrategiak eta formakuntza

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

EDISON proiektuaren abiapuntua:

Ekintzailetzak gero eta interes handiagoa pizten du, ekonomia berreraikitzeko eta hazkundea suspertzeko bide ona delakoan. Europan berriki egindako ikerketek eta gomendioek indartu egiten dute izpiritu ekintzailea irakats daitekeela uste duen ideia, eta erakutsi dute ekintzailetza funtsezkoa izan daitekeela pertsonen jarrerak moldatzeko eta lan-merkatuak eskatzen dituen trebetasunak garatzeko.

EDISON proiektuaren helburuak:

Espainiako (Euskadi) eta Austriako “ekintzailetza-heziketako” estrategia arrakastatsuak inspirazio- eta ikaskuntza-iturri gisa erabiltzea, eta arreta berezia eskaintzea lan-merkatu modernoaren hizkuntza-beharrei, betiere Edukien eta Hizkuntzen Ikaskuntza Integratuko (CLIL) metodologia barnean hartuta.

Ekintzailetza-heziketaren alorrean herrialde parte-hartzaile guztietan aurrez dauden bestelako jardunbide onek eskaintzen dizkigute, batetik, hezitzaileak prestatzeko ikastaroetarako eduki-multzoak eta, bestetik, ekintzailetza-heziketako ikasmaterialak.

Funtsezko emaitzak:

  • Ekintzailetzari buruzko hezitzaileentzako prestakuntza-ikastaro elkarreragilea, aurrez aurrezko prestakuntza eta e-learning uztartzen dituena.
  • Lanbide-heziketako ohiko kurtsoetan ekintzailetza-konpetentziak barnean hartzeko metodologia.
  • Ekintzailetza sustatzeko eta heziketaren testuinguruan txertatzeko adierazpen estrategikoa.
  • Pedagogia nabarmentzea, ikasleentzako emaitza eraginkorrak bermatzeko.
  • Edison e-learningeko plataforma, ikasleentzat zein irakasleentzat materiala izango duena.
  • Edison CLIL jarraibideak, irakaslearen eta hezitzailearen hizkuntza-gaitasunak hobetzera zuzentzen direnak.

 

edisonentrepreneurship