Digitally Competent Youth

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

Europak trebetasun-defizitari egin beharko dio aurre, eta, krisialdia nagusi den halako une batean, lana aurkitzeko aukera hobeak dituzte kalifikazio handiko pertsonek. Kalkulatzen da etorkizun hurbilean lanen % 90ean gaitasun digitalak beharko direla eta, hartara, behar-beharrezkoa izango dela hezkuntza- eta prestakuntza-sistemek konpetentzia horiek eskaintzea (Europar Batasuna, 2020).

Proiektuaren helburua da konpetentzia digitalen hornidura eta ebaluazioa sustatzea, eta, horretarako, ikaskuntza-ikuspegi pertsonalizatuak, lankidetza-ikaskuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera estrategikoa bultzatzea –batik bat baztertzeko arriskuan dauden gazteei zuzenduta–. Proiektuaren asmoa da langile gazteei zuzendutako gida bat argitara ematea. Gida horren bitartez, langile gazteek konpetentzia digitalei buruzko informaziorik berriena izango dute, baita helburu den taldearekin –gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden gazteekin– DIGI.COM/YOUTH erabiltzeko moduari buruzko informaziorik berriena ere.

Proiektua, halaber, lagungarria izango da 2020ko Hezkuntza eta Prestakuntza estrategiaren lau helburu estrategikoetako bat lortzeko: Hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea eta efizientzia hobetzea. Herritar guztiek konpetentzia digitalak lortzeko gauza izan beharko dute eta hezkuntza-maila guztiek erakargarriagoak eta efizienteagoak izan beharko dute.

Proiektuak konpetentzia digitalen maila hobetuko du, eta arreta berezia eskainiko dio konpetentziak eta kualifikazioak onartzeari eta baliozkotzeari, betiere DIGCOMP esparrua hartuta herritarren konpetentzia digitala ebaluatzeko erreferentzia gisa. Proiektuaren helburua da ziurtatzea konpetentziak eta kualifikazioak errazago ezagutzen direla.

Uste dugu irekitako hezkuntza-baliabide berriak aztertzeko metodo erakargarriagoak txertatu behar direla hezkuntza formaleko ekimenetan eta, batik bat, hezkuntza ez formalean eta informalean. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien irakaskuntzan esperientzia duten erakundeen eta gizarte-erakundeen ezagutzak komunean jartzearekin, emaitza zehatzak lortu nahi ditu proiektuak, gizonezko eta emakumezko gazteek informazioaren eta komunikazioaren teknologien arloko konpetentzia hobeak lor ditzaten.

About

 

 

Proiektu honi lotutako albisteak: