Horizon Europe

Proiektu honen jabea:Nazioartekotze arloa

BRIDGES 5.0, EU Horizon proiektu bat da, potentzial digitalaren eta giza potentzialaren arteko sinergiak eraikitzera bideratua, enpresen, langileen, gizartearen eta planetaren emaitza hobeak lortzeko.

Enpresak jasangarriagoak, gizakiengan oinarritutako eta erresilienteagoak izan behar dira. 5.0 industria Europako arduradun politikoek eta ikertzaileek garatu dute, enpresei eta langileei potentzial digitala optimizatzeko beharrezkoak diren ikuspegia, ezagutza eta trebetasunak garatzen laguntzeko esparru gisa, lantokian giza adimena eta sormena askoz hobeto aprobetxatuz.

Datozen lau urteetan, BRIDGES 5.0-k ekonomia digitaleko lanpostuen eraldaketa mapatuko du, gaitasunen hutsuneak identifikatu eta ikaskuntzarako eta garapenerako bide-orri bat ezarriko du, hori guztia enpresen, arduradun politikoen eta beste eragile batzuen partaidetza aktiboarekin. Batez ere, BRIDGES 5.0-k emaitza praktikoetan jarriko du arreta enpresei ekonomia berdeago eta bidezkoago batera igarotzen laguntzeko.

Web orria https://bridges5-0.eu/

101069651 zk. duen pproiektu honek Europar Batasuneko Horizon Europe ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso du .

Proiektu honi lotutako albisteak: