Gure ustez ikaskuntza biderik egokiena eginez ikastea da, “forma-akzioa”
Proiektu honen jabea:Ikaskuntzak eta etekin handia arloa
Aldaketa metodologikora bideraturiko prestakuntza-programen diseinu, garapen eta kudeaketa
Ikastetxean ETHAZI (ETekin HAndiko ZIkloak) eredua inplementatzeak lan fase desberdinak dakartza bere baitan; irakaslegoaren sentsibilizazioa, metodologi berrien inguruko formakuntza, ikastetxeko inplantzazio proiektuaren diseinua eta azkenik, ikastetxeean bertan ereduaren inplantazioa gauzatzea.
Hori dela eta, Tknikatik Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan aldaketa metodologikoa bultzatzen duten prestakuntza programa desberdinen diseinua, garapena eta kudeaketa jorratzen ari gara.
Prestakuntza-tipologia bilakatuz joan da, eta gaur egun, LHko irakaslei zuzendutako jardunaldien eta ikastaroen eskaintza zabala dugu.