3D inpresioa, eskaneatzea eta alderantzizko injineritzaren integrazioa Lanbide Heziketan.

Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Ikaslab proiektua Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako espezializazio-arloen barruan kokatzen da, eta 3 dimentsioko inprimaketako teknologiaren arloan jakintza garatzea du helburu. Aukera ugari eta ia merkatuko sektore guztietan aplikazioak dituen zeharkako teknologia hori estrategikotzat jotzen dute etorkizuneko industriarako.

3D inprimaketak zenbait hamarkada baditu ere, prototipogintzan besterik ez zen erabiltzen erosahalmen handiko merkatuko nitxo batean. Une honetan, orain dela 5-10 urteko “boom mediatikoa” eta gero, aplikazio eta material berrien erabilera etengabe ari dira ugaritzen urtero %10tik gorako hazkundeekin, eta horrek aukera ematen du sektore gehiagotara eta enpresa mota guztietara iristeko. Areago, teknologia horiek ahalbidetzen duten diseinu-askatasunari eta kostu-ekonomiari esker, industriaz kanpoko mugimendu sozialak eta foroak ere ageri dira Interneten, hardware eta software librearen erabilera sustatuz.

Euskadiko Lanbide Heziketako sareak 20 Ikaslab laborategi ditu ikastetxeetan eta Tknikan. Ikastetxe bakoitzeko heziketa-ziklo guztietarako eskuragarri dauden ikasgela independenteak dira. 3D inprimagailuen ekipamenduak aukera ematen du teknologia hori praktikatzeko, esperimentatzeko eta menderatzeko, eta, gero, hainbat proiekturen garapenean erabiltzeko. Bereziki motibagarriak dira ikasleentzako teknologia hauek, sormen pentsamendua garatuz eta erronka bidezko metodologia berriekin oso erabilgarriak dira. Gainera, proiektuak prestakuntzaren eragile izatea eta Lanbide Heziketako ikastetxeetatik inguruko enpresetan 3D inprimaketaren erabilera bultzatzea du helburu.

Azken batean, makinak erabiltzeko trebetasunak eskuratzea eta inprimatzeko materialak eta horien aplikazioak ezagutzea da kontua, hots, piezak teknologia horrekin fabrikatzeko diseinatzen ikastea eta 3D inprimaketa eskaneatzearekin eta atzeranzko ingeniaritzarekin konbinatzea.

 

PROIEKTUA KOMUNIKABIDEETAN:

2020.03.26, Diario Vasco. La FP se suma a la fabricación de material sanitario

2020.03.25, egun on euskadi (Euskal Telebista). Jon Labaka: ‘Orduro 200-300 bisera inguru egitera hel gaitezke injekzio bitartez eginda’

2020.03.25, Diario Vasco. La solidaridad también se contagia con rapidez

2020.03.25, Diario Vasco. Ante la escasez, los centros de FP se suman a la producción de material sanitario

2020.03.24, Euskal Telebista. Teleberri

2020.03.24, Euskal Telebista. Gaur Egun

 

 

Bideoa: 3D inpresioa medikuntzan. Teknopolis programa. 2017-2018 ikasturtea

Bideoa: 3D inpresioa, Ikaslab. Teknopolis programa. 2015-2016 ikasturtea

Proiektu honi lotutako albisteak: