| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1.25 | 12-06-2026 | 10:00 – 11:15 | Mixtoa |
Konpetentziak
ROS middlewarearen ezagutza izan eta horrelako plataforma robotiko baten gainean praktikan jartzeak dakartzan abantailak zeintzuk diren azalduko da.
Edukiak
25/26 ikasturtean zehar Tknikako Robotika Autonomoa arloan, Boston Dynamics etxeko Spot kuadrupedoaren gainean egindako lana zein den eta hortik atera ditugun ondorioak partekatuko ditugu.
Metodologia
Webinar hau aldi berean online eta aurrez-aurre ospatuko da.
Ebaluazioa
Ez dago ebaluaketarik
Baldintzak
Euskadiko Lanbide Heziketako irakasle izatea da eskakizun bakarra.
Aurrezagutzei dagokienez, ez dira beharrezkoak.
Hautaketa irizpideak
Deialdi irekia da eta plaza kopurua ez dago mugatua.
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2026eko ekainak 10.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.