Prestakuntza ekintza hau  “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 24.00 ordu
Lekua: ONLINE
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
Ordu ez Presentzialak: 24

Konpetentziak

Gauzen Interneta edo Internet of Things (IoT) da eguneroko bizitzako objektuen eta Internetekoen arteko lotura adierazten duen kontzeptua, eta horren oinarria da gauzek edozein unetan eta tokitan Interneteko konexioa edukitzea. Lehen irudipen batean horrek garrantzirik ez duela eman dezakeen arren, guztiz konektatuta dagoen mundu batera garamatzan iraultza bat da, eta aukera berriak irekitzen dizkie enpresei, baita dema berriak ere herritarrei.

Zabalkunde bete-betean dagoen merkatu bat da, eta hurrengo urteetan esponentzialki haziko dela uste da. Mundu fisikoa eta birtuala uztartzen ditu, esperientzia konektatu oso pertsonalizatua sortzeko, eta sarritan aurreikuslea da. Prozesuetan IoT-ri lotutako teknologiak sartuz, horiek zabalago ezagutu ditzakegu, eta hobekuntzak gehitu, zerbitzu berriak sortu, produktu berriak, negozio eredu berriak, etab. Ahalmen handia duen arren, IoT-k arazo handiak ere baditu, adibidez, gailu, datu babes eta zibersegurtasunerako arau bateratuak.
Ikastaroak IoT-ri lotutako teknologien, merkatuan bizkor sartzen ari diren teknologien sorta zabal bat eskainiko die parte-hartzaileei. Paradigma berri horretan, askotariko teknologietan zeinek bere zehaztapenak eta aplikazio eremuak ditu.
Ikastaroak aplikazio erreal batean (Smart Home) praktikatuz ikasteko modua emango dizu, software berezia, askotariko protokoloak eta gailuak erabiliz.
Konklusio gisa, ikastaroaren helburu nagusia da oinarrizko erreminta batzuk ematea IoT deitutako paradigma berria sartzen ari den demei era berritzaile eta praktikoan aurre egiteko.

Edukiak

UT.1 IoT-ri buruzko sarrera

UT.2 Linuxi buruzko sarrera
UT.3 Raspberry Pi
UT.4 openHAB
UT.5 Hari gabeko teknologiak

Metodologia

Ikastaro hau diseinatuta dago ikasleek ikasketa erritmo etengabe eta erregular bat edukitzeko. Horregatik, ikastaroak irauten duen 3 astean 6 saio programatu ditugu Internetez, 2 aste bakoitzeko. Horietan, bideo batzuk ikusiko ditugu (derrigorrezkoa) Moodle plataformaren bitartez (bideoetan, galderak agertzen dira erreproduzitzen direnean, ikasleek kontzeptuak ikasi eta finkatzeko), baita esteken bitartez ere, tratatutako gaietan sakontzeko informazio osagarria dutenak; bukatzeko, jarduera sorta gidatu bat eskainiko dute. Ikasleek ataza horiek egin dituztela frogatu behar dute entregatzeko fitxen bitartez.

1. saioa: 2018/06/25 (Internetez)
0 bideoa IoT-i buruzko sarrera.
1 bideoak Linuxi buruzko sarrera.
       1.1 Oinarrizko egitura; 1.2 Aurkitegi eta fitxategien bidezko eragiketa; 1. Baimenak, erabiltzaileak eta taldeak; 1.4 Fitxategi edizioa (nano), 1.5 Log fitxategiak aztertzeko oinarrizko komandoak
2. saioa: 2018/06/28 (Internetez)
2. bideoa Kontrolatzaile domotikoa.
3. bideoa Raspberry Pi-ra SSH bidez sartu (Linux eta Windows) .
4. bideoa openHAB-i buruzko sarrera eta instalazioa.
3. saioa: 2018/07/02 (Internetez)
5. bideoa Hari gabeko teknologiak.
6. bideoa Z-Wave sare baten oinarrizko topologia eta nodo motak.
7. bideoa Z-Wave sareen sorrera: inklusio eta esklusio prozesua. Nodoen instalazioa.
8. bideoa Z-Wave protokoloaren oinarrizko funtzioen nodoen konfigurazioa.
4. saioa: 2018/07/05 (Internetez)
9. bideoa Item-ei buruzko sarrera
10. bideoa openHAB-ko gure lehenengoak
11. bideoa Webgune mapei buruzko sarrera
5. saioa: 2018/07/09 (Internetez)
12. bideoa Datu baseak.
13. bideoa openHAB gure Smartphonean instalatzen.
14. bideoa Nola konektatu openHAB-era etxez kanpotik.
6. saioa: 2018/07/12 (Internetez)
15. bideoa openHAB-en arauak sortzeari buruzko sarrera.
16. bideoa Oinarrizko arauen adibideak.
IKASTAROAREN AMAIERA:  2018/07/15

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.
– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.

Baldintzak

  • Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
    ·Lanbide Heziketako irakaslea izatea
    ·Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
    Formakuntza hau IoT inguruan jakinmina duen irakaslego eta pertsonei zuzendua dago. Garrantsitsua da formakuntza hau gauzatu nahi duen pertsonak aurrez informatika, telekomunikazioak edo/eta elektronikako ezagutzak izatea.

Hautaketa irizpideak

– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
  • Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
  • EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.