Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
Ordu ez Presentzialak: 24 |
Konpetentziak
Gauzen Interneta edo Internet of Things (IoT) da eguneroko bizitzako objektuen eta Internetekoen arteko lotura adierazten duen kontzeptua, eta horren oinarria da gauzek edozein unetan eta tokitan Interneteko konexioa edukitzea. Lehen irudipen batean horrek garrantzirik ez duela eman dezakeen arren, guztiz konektatuta dagoen mundu batera garamatzan iraultza bat da, eta aukera berriak irekitzen dizkie enpresei, baita dema berriak ere herritarrei.
Edukiak
UT.1 IoT-ri buruzko sarrera
Metodologia
Ikastaro hau diseinatuta dago ikasleek ikasketa erritmo etengabe eta erregular bat edukitzeko. Horregatik, ikastaroak irauten duen 3 astean 6 saio programatu ditugu Internetez, 2 aste bakoitzeko. Horietan, bideo batzuk ikusiko ditugu (derrigorrezkoa) Moodle plataformaren bitartez (bideoetan, galderak agertzen dira erreproduzitzen direnean, ikasleek kontzeptuak ikasi eta finkatzeko), baita esteken bitartez ere, tratatutako gaietan sakontzeko informazio osagarria dutenak; bukatzeko, jarduera sorta gidatu bat eskainiko dute. Ikasleek ataza horiek egin dituztela frogatu behar dute entregatzeko fitxen bitartez.
Ebaluazioa
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.
Baldintzak
-
Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:·Lanbide Heziketako irakaslea izatea·Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.Formakuntza hau IoT inguruan jakinmina duen irakaslego eta pertsonei zuzendua dago. Garrantsitsua da formakuntza hau gauzatu nahi duen pertsonak aurrez informatika, telekomunikazioak edo/eta elektronikako ezagutzak izatea.
Hautaketa irizpideak
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
- EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.
Izen-emate datak eta informazioa
Eskeinitako plaza kopurua: 20 (gutxienez 10 pertsona/gehienez 20 pertsona)
Izen-emate epea: 2018ko ekainak 08a
Ebazpena: 2018ko ekainak 11ean izena-eman duten persona guztiei ikastaroan onartuak edota itxaron zerrendan geratu diren adieraziko zaie emailez.
Matrikula ordaintzeko azken eguna: 2018ko ekainak 18a izango da.
Matrikularen kostua:
- EAEko LHko irakaslegoak: 400€
- Besteak (beste erkidetako irakaselak, enpresak,..): 760€
IKASTAROKO MATERIAL KAIXA; 2018ko ekainak 18an material KITa igorriko zaio parte-hartzaileari berak adierazitako helbidera.