Ikastaro hau, Tknika-n garatzen ari garen robot bidezko fabrikazio aditibo metaliko proiektuaren barruan aurreikusitako ezagutza transferentzia jardueretako bat da. Ikastaroa fabrikazio mekaniko familiako irakasleei zuzenduta dago, bereziki robot ingurunetan soldadura eta fabrikazio aditibo aplikazioen aplikazioetan interesa duten irakasleei. Prestakuntza honek roboten funtzionamenduari eta oinarrizko programazioari buruzko aurretiazko ezagutzak izatea eskatzen ditu. Helburu nagusia eragiketa errepikapen sekuentziak azkar programatzeko gai izatea da, horretarako beharrezkoak diren datuen deklarazioak eta instrukzioak erabiliz, soldadura bidezko birkargatze eta fabrikazio aditibo aplikazioak egiteko aukera emango digutenak.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5.00 | 14-05-2026 | 09:00 – 14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Ikastaroaren helburu espezifikoak eta lortu beharreko gaitasunak hauek dira:
- Soldadura bidezko estaldura eta fabrikazio aditibo aplikazioetarako erabilgarriak diren errepikapen programak egituratzeko gaitasuna izatea.
- Moduluen edizio eta kudeaketa azkar eta eraginkorrak egitea.
- Aplikazio mota hauek programatzeko beharrezkoak diren instrukzio eta datu motak ezagutu eta erabiltzen jakitea.
Edukiak
1.- Moduluak editatzea, testu-editorean edo robotstudioan
- RAPID modulu baten egitura: MODULE, PROC, ENDPROC, ENDMODULE
- Zuzeneko edizioa testu-editorean vs RobotStudio ingurunea
2.- Beharrezko jarraibideak
- Balioak esleitzea: “:=”
- Parametroak pantaila bidez irakurtzea: TPReadNum
- Operadorearentzako mezuak: TPWrite
- Baldintza: IF… THEN… ELSE… ENDIF
- Baldintzapeko errepikapenak: WHILE… DO… ENDWHILE
- Posizioen desplazamendu erlatiboa: Offs () >> “ArcLEnd Offs(p10,-100,0,0), v50, seam1, weld1, fine, tool10;”
3.- Beharrezko datuak (robtargeta, aldagai numeriko kontagailuak…)
- Motak eta deklarazioa
- Posizioak: robtarget
- Zenbakizko aldagaiak: zenb. kontagailuetarako, gehikuntzak, iraganaldi kopurua
- Konstanteak vs aldagaiak: CONST, VAR, PERS
4.- Programen logika (aldagaiak adieraztea, balioak hasieratzea, egitura nagusia errepikatzea, balio berriak esleitzea, baldintzaraino errepikatzea)
- Aldagaien deklarazioa: erreferentziako robtargetak, kontagailua, iraganaldi-gehikuntza
- Balioak hasieratzea: irakurri parametroak TPReadNum-ekin, hasierako puntua eta kontagailua esleitu 0an
- Errepikapen-egitura nagusia: WHILE kontagailua < nPasada DO… ENDWHILE
- Balio berriak esleitzea: kontagailua handitzea eta posizioen eguneratzea errepikatu aurretik
- Errepikapena amaieraraina
5.- Moduluak kontrolagailuan kargatzea eta praktika gauzatzea
- Modulua kontrolagailuan kargatzea USB/RobotStudiotik
- FlexPendant-etik parametroak sartzea TPReadNum-ekin
- Exekuzio osoa: gainazala bir-kargatzea/fabrikazio gehigarria aplikatzea
Metodologia
Ikastaro-jardunaldia aurrez aurrekoa izango da Tknikan, eta zati teoriko eta praktikoetan banatuta egongo da: lehenbizi ikasgelan egingo da, eta ondoren tailerrean.
Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluaketarako ondorengo irizpide hauek jarraituko dira:
- %90-eko asistentzia betetzea.
- Ikastaroan egingo diren ariketak modu egokian lantzea.
Baldintzak
-
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
-
Ikastaroa fabrikazio mekaniko familiako irakasleei zuzenduta dago, bereziki robot ingurunetan soldadura eta fabrikazio aditiba aplikazioetan interesa duten irakasleei.
Hautaketa irizpideak
Izena eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa bada, honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
-
Izen emate ordena kontuan hartuko da.
-
Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate azken eguna: 2026ko maiatzaren 11a.
Maiatzaren 12an izena eman duen pertsona orori, e-mail bidez, formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
- Ez onartutako pertsonak itxarote zerrendan egongo dira eta plaza hutsik egotekotan abisatuko zaie.
Eman izena ikastaro honetan