Proxmox VE 6

Proxmox VE birtualizazio plataforma bat da (software librea), KVM hiperbisorea eta LXC kontainerrak integratzen dituena. Ikastaroan, azken bertsioak dituen ezaugarri berriak ezagutzeaz gain,  nodo ezberdinen arteko “cluster” bat ezarriko dugu eta Ceph sistema erabiliko dugu biltegi modura.

FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
1523-01-202009:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Ikasleak prestasun handiko birtualizazio plataforma bat ezartzeko gaitasuna eskuratuko du.

Edukiak

  1. Proxmox VE 6.x bertsioko ezaugarriak
  2. 4.x / 5.x bertsiotik 6.x bertsiora eguneraketa: gomendioak
  3. Cluster bat montatzeko prozesua eta gomendioak
  4. Ceph biltegi sistema

Metodologia

Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat.

Ebaluazioa

Jardunaldi honetan ez da parte-hartzailearen ezagutza ebaluaziorik egingo, bertaratzen diren pertsonen asistentzia soilik jasoko da.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko sare administraria izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Iraupena: 5.00 ordu
Lekua: Tknika (Errenteria)
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania

Izena eman