Formakuntza honen bidez, parte-hartzaileek 3D eskanerren eta digitalizazioaren oinarrizko kontzeptuak landuko dituzte, hala nola teknologia desberdinen erabilera, puntu-hodeien kudeaketa eta sareen (mesh) edizioa. Gainera, objektu fisikoak eredu digital bihurtzeko prozesua eta horien aplikazio praktikoak aztertuko ditugu. Azkenik, teknologia honen ikasgelaratzea landuko da.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4.00 | 15-04-2026 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
- Tresna eta teknologia berriak erabiltzeko interesa izatea, eta azalpenak jarraituz oinarrizko zereginak modu autonomoan egiteko prestutasuna.
- Objektuen forma eta bolumena ulertzeko oinarrizko gaitasuna, eta jarraibide tekniko sinpleak interpretatzeko ahalmena.
Edukiak
3D digitalizaziorako sarrera, Eskaner motak eta teknologia, Kalibrazioa eta kaptura, Puntu-hodeien prozesamendua eta sareen (mesh) edizioa, Ikasgelaratzea.
Metodologia
Metodologia praktikoa izango da, proposatutako jarduerak eginez.
Ebaluazioa
Sarrera-ikastaroa dela kontuan hartuta, ebaluazioa ekintzan parte hartzean oinarrituko da nagusiki. Prestakuntzari modu jarraituan eta aktiboan jarraitzea nahikoa izango da bertan parte hartzea ontzat emateko.
Baldintzak
Lanbide Heziketako irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
1. Ikaslab sarearen parte den ikastetxe bateko irakasle izatea lehenetsiko da.
2. Gehienez hiru irakasle ikastetxe bakoitzeko etortzea lehenetsiko da.
3. Plazak soberan geratuko balira, LH-ko irakasle izatea izango da baldintza minimoa.
Izen-emate datak eta informazioa
2026-ko martxoaren 26tik 2026-ko apirilaren 14ra.
Eman izena ikastaro honetan