Mundu mailan energia iturrien arloan ematen ari den aldaketan eragin haundia izaten ari duen esparrua da. Formakuntza honetan 153_15BT Offshore proiektuan garatutako ezagutzen transferentzia egingo da.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 5,00 | 13-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| 2 | 5,00 | 14-06-2018 | 09:00-14:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Arlo honi lotutako ezagutza eta ikerkuntza teknologikoa, mundu mailako nahiz inguruko enpresa pribatuen eta erakunde publikoen partehartzea, legedia/araudia eta eskeintzen diren formakuntzak aztertuko dira.
Edukiak
EDUKIAK:
1. Teknologia
2. Proiektuak/inbertsioak
3. Enpresa pribatuak
4. Erakunde publikoak
5. Legedia eta araudia (titulazioak/zertifikazioak)
Metodologia
Taldeka banaturik informazioa bilatzen eta aztertzen lan egingo da. Lan egiteko modua dinamikoa izango da parte-hartzaileen ekarpena bultzatuaz.
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Gomendagarria da oinarrizko ezagutza izatea ingelesean (hainbat testu ingeleraz egon litezke)
- Ordenagailu portatila edo tableta ekartzea eskatzen da. Matrikulatzen den pertsonaren batek ordenagailu portatilik ez balu, Tknikara aurrez adierazi beharko du.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, aukeraketa ondoko irizpideak jarraituz egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen-emate epea: 2018(e)ko Ekainaren 10(a).
Eman izena ikastaro honetan