Kurtsoaren helburua da Euskal Autonomi Erkidegoko LH zentroen irakaslegoa “KA2 Strategic Partnership” Europear proiektuak egin eta garatzeko formakuntza eskaintzea.
Iraupena:
15 ordu
Lekua:
Iurreta
Edukiera:
20 pertsonak
Hizkuntza
Hirueleduna: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 3,00 | 12-12-2019 | 15:30-18:30 | Presentziala |
2 | 3,00 | 17-12-2019 | 15:30-18:30 | Presentziala |
3 | 3,00 | 19-12-2019 | 15:30-18:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 6 |
Konpetentziak
- 2014-2020 urte aldirako Erasmus + Programaren Ekintza nagusi mota desberdinak identifikatzen ditu.
- Europako Esparru Markoaren Gaitasun maila desberdinak identifikatzen ditu zentroaren ezaugarrien arabera.
- Proiektuaren proposamenaren arrakasta potentziala ebaluatu du, programaren ebaluazio irizpideen arabera.
- Proiektuaren proposamena programaren lehentasunezko gaietara egokitu du.
- Berrikuntza proiektuaren egitura orokorra identifikatzen du.
- Aplikazioaren inprimakiaren atal desberdinak bereizten ditu.
- Produkzio intelektual koherenteak diseinatzen ditu.
Edukiak
Esparru orokorra:
- Erasmus + programa;
- Europako Kualifikazioen Esparrua;
- Europako proiektuen ebaluazio irizpideak.
- Erasmus + lehentasunezko gaiak;
- Proiektuen egitura orokorra.
Proiektuaren aurkezpena; lehenengo zatia:
- Erakundearen deskribapena.
- Proiektuaren egitura orokorraren definizioa.
- Eskaera inprimakiaren atal ezberdinak.
- Produktu intelektualak.
Proiektuaren aurkezpena; bigarren zatia:
- Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa.
- Komunikazio kudeaketa.
- Kalitatearen kudeaketa.
- Aurrekontua eta denboralizazioa.
- Mobility tool.
Metodologia
- Ikastaro erdipresentziala. 15 ordu (9 presentzialak + 6 ez-presentzialak)
- Lankidetza aktibo metodologia
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Prestakuntzaren zeregin guztiak entregatzea.
Baldintzak
- EAEko, Nafarroako Erkidegoko edo Euskal Iparraldeko (Akitania) Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ingelera maila ona izatea gomendatzen da.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
OHARRA: Formakuntza osatzen duten ikastetxeek lehentasuna izango dute Erasmus+eko 2020ko deialdian proiektuak aurkezteko aholkularitza jasotzeko.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019ko abenduaren 8a.
- Ebazpena: 2019ko abenduaren 9an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten
den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz). - Matrikulazio epea:2019ko abenduaren 11a.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.