Prestakuntza horretan, laser eskaner baten erabileraren oinarrizko kontzeptuak azalduko dira, Leicaren softwareetan lortutako datuak hartuz eta tratatuz. Hainbat erabileratarako erabil daitezkeen aplikazioak ere azalduko dira.

Iraupena: 10.0 ordu
Lekua: CIFP Iurreta LHII,
Edukiera: 12 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.50 21-04-2026 15:45 – 19:15 Presentziala
2 3.50 23-04-2026 15:45 – 19:15 Presentziala
3 3.00 28-04-2026 15:45 – 18:45 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Gaitasun orokorra:

  • Lanbide heziketako irakasleak laser eskanerra erabiltzen trebatzea, ikasgelara transferitzeko.

Gaitasun espezifikoa:

  • Laser eskaner batekin datuak hartzen ikastea.
  • Laser eskanerrarekin bulegoan hartutako datuak prozesatzen ikastea, hainbat software erabiliz.

Edukiak

Laser eskarraren kontzeptu teorikoak:

  • Hardware: ekipo motak, zehaztapenak, etab.
  • Software: Software desberdinak.
  • Aplikazioak: Arkitektura, topografia, ondarea, industria, basogintza

Datuak landan hartzea:

  • Datuak hartzea laser eskanerrarekin: lan fluxua kanpoko eta barruko datuak hartzean.

Puntu-hodeia prozesatzea bulegoan:

  • Cyclone: Hodeiak erregistratzeko softwarea.
  • Emaitzak argitaratzea.

Metodologia

Ikastaroak aurrez aurreko hiru saio ditu:

  • Laser eskanerra erabiltzeko saio bat.
  • Dagokion softwarea erabiltzeko bi saio.

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontan:

  • Prestakuntza-orduen %90 betetzea
  • Proposatutako jarduerak lehenengo saioan egitea

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren bateko irakasle izatea.
  • Formakuntza saiora bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo da:

  • Izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.