Jardunaldi honen helburua ikasturte honetan Lanbide Heziketan garatutako proiektuen emaitzen transferentzia egitea da, gai nagusia material konposatuak edo konpositeak izango direlarik.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3,00 | 12-06-2018 | 09:00-12:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Material konposatuen fabrikazio prozesuen eta elementu finito bidezko simulazioaren inguruko nozioak transferituko dira, ikastetxe desberdinetan jorratu diren berrikuntza proiektu desberdinen abiapuntua eta egindako aurrerapausoak azalduz.
Edukiak
09h00 – 09h10 Hasiera
09h10 – 09h30 “Lightweigth”: Pieza arinak lortzeko diseinu eta fabrikazioa (Kepa Zulueta, LEA ARTIBAI – Laurentzi Aretxabaleta, MGEP)
09h30 – 09h50 Mark Two konposite inpresorarekin fabrikatutako protesi tibial baten pixu murrizketa (Itziar Tolosa, UGLE)
09h50 – 10h10 ALE konpositeak (Iñaki Aiertza, Erik Linazisoro, ALE)
10h10 – 10h30 Konpositeak Bidasoako zikloetara aplikatuta (Nemesio Cuesta, Unai Telletxea, BIDASOA)
10h30 – 10h50 Banbua eta karbono zuntzaren arteko konparaketa (Asier Elejoste, LA SALLE BERROZPE)
10h50 – 11h10 Infusio prozesuaren simulazioa PAM COMPOSITES bidez (Laurentzi Aretxabaleta, Maider Baskaran, MGEP – Miren Canellada TKNIKA)
11h10 – 11h30 Konpositeen simulazio estrukturala FEMAP bidez
(Jon Arozena, BIDASOA – Miren Canellada TKNIKA)
11h30 – 12h00 Galdera-erantzun tartea eta amaiera.
Metodologia
Ikastetxe bakoitzak egindako lanaren berri emango du aurkezpen bitartez eta
galde-erantzun tarte bat zabalduko da bukaeran.
Aurkezpenak euskaraz edo gazteleraz izango dira, eta ez da itzulpen zerbitzurik egongo.
Ebaluazioa
Saio honen ebaluazioa jardunaldira bertaratzearekin neurtuko da.
Baldintzak
Gaian interesa duen edonori irekia dago jardunaldia.
Hautaketa irizpideak
Izen ematea egiten duen pertsona jardunaldian automatikoki ONARTUA dago.
Izen-emate kopurua aurrikusitako plaza kopurua baina handiagoa bada, aukeraketa bat egingo da ondoko irizpideak jarraituz:
- Lehentasuna izango dute EAEko Lanbide Heziketako irakasleek.
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2018(e)ko Ekainaren 11(a)
Eman izena ikastaro honetan