Kudeeketa Sistema Integratua duten ikastetxeek zenbait dokumentu eta jarduera ISO 45001:2018 arau berrira egokitu behar dute. Jardunaldi honetan transizio hori gauzatzeko hainbat klabe eta tresna emango dira.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4,00 | 27-02-2019 | 09:30-13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 16 |
Konpetentziak
- Arauaren egitura ezagutzea, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Kudeaketa Sistema (LSOKS)-aren arrakasta- eragile kritikoak arauaren atalekin lotuz.
ISO Kudeaketako arauek amankomunean duten terminologia ezagutzea
ISO 45001 eta OHSAS 18001 arauen arteko aldaketa nagusiak ezagutzea.
Arauaren eskakizunak eta horiek betetzeko KSI-tik proposatzen diren jarduerak ezagutzea.
Kudeaketa Sistema Integratua (KSI)- aren dokumentazioan egin beharreko aldaketak identifikatzea.
Prozesuaren Kudeaketa Liburua ezagutzea, KSI-aren Laneko Segurtasun eta Osasunaren kudeaketara aplikatuz.
Edukiak
LSOKS (SGSST) baten helburuak. ISO 45001:2018 arauaren egitura.
LSOKS-aren arrakasta eragile kritikoak
Terminologia
ISO 45001 eta OHSAS 18001:2007 arauen arteko konparaketa.
Arauaren eskakizunak, erlazionatutako prozesuak eta IPAE etapak
Kudeaketa Liburua: Kontestua, AMIA eta Arriskuen eta Aukeren Ebaluazioa. Arriskuak eta aukerak jorratzeko jarduerak.
Metodologia
Transferentzia jardueraren edukien garapenerako bertaratu beharreko jardunaldia eta proposaturiko material eta lanen garapenerako lan pertsonalaHIZKUNTZA:: Elebiduna (euskera-gaztelera)
Ebaluazioa
Transferentzia jardueraren ebaluazioa GAI/EZ GAI izango da eta ebaluaziorako erabiliko diren irizpideak honakoak izango dira
Bertaratu beharreko jardunaldiaren %100 orduetara bertaratzea
Proposaturiko kasuen lanketa eta entregatze egokia
Baldintzak
- Parte hartu nahi duen ikastetxeak Kudeaketa Sistema Integratua izan behar du derrigorrez (Kalitatea+ ingurumen kudeaketa+lan segurtasun eta osasuneko kudeaketa)
- EHAE-ko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko Kudeaketa Sistema Integratuaren arduraduna edo laneko segurtasun eta osasunean eragina handia duten prozesuren baten jabea izatea (Estrategia, Baliabideak eta Pertsonak)
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2019ko otsailaren 18a.
- Ebazpena: 2019ko otsailaren 19)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2019ko otsailaren 26a..