Formakuntza saio hauen bidez, Lanbide Heziketako irakasleak bere lana modu ekintzaile eta berritzailean burutu ahal izateko ekimen ekintzailea landu nahi dugu.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4,00 | 30-01-2017 | 16:00-20:00 | Presentziala |
| 2 | 4,00 | 13-02-2017 | 16:00-20:00 | Presentziala |
| 3 | 4,00 | 21-02-2017 | 16:00-20:00 | Presentziala |
| 4 | 4,00 | 23-02-2017 | 16:00-20:00 | Presentziala |
| 5 | 4,00 | 06-03-2017 | 16:00-20:00 | Presentziala |
| 6 | 4,00 | 20-03-2017 | 16:00-20:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 6 |
Konpetentziak
- LHko ikastetxeetan ekimen ekintzailearen sarrera bideratzea.
- Ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzea zentruan landu ahal izateko.
- Irakaslegoa enpresa-errealitatearen ezagutzaren garrantziari buruz kontzientziatzea irakasleei hau trasmititu ahal izateko.
- Ikasleen garapen profesionalerako zeharkako gaitasunek duten garrantziari buruz irakaslegoa kontzientziatzea.
- Gaitasun ekintzailearen garapenerako proeiktu eta jarduera didaktikoak lantzea.
Edukiak
- Irakasle ekintzailearen diseinua.
- Hezkuntza eta beste sektoretako praktika onak.
- Enpresa-ezaguerak eta berrikuntzaren kudeaketa.
- FP Euskadi Ekintzailea.
- Praktika ekintzaile baten diseinua.
Metodologia
Formakuntza
era praktikoan burututako saio praktikoz osatuta dago eta parte hartzaileek portfolio
baten jasoko diren emangarriak burutu beharko dituzte.
Era
berean, azken saioan formakuntzan zehar burututako eta LH zentru baten aurrera
eraman daitekeen praktika on ekintzaile bat aurkeztu beharko dute.
Ebaluazioa
Saio ezberdinetan zehar burututako emangarriak eta diseinatutako praktika ona baloratuko dira.Baldintzak
Kurtsoetan inskribatzen den pertsona EAEko Lanbide Heziketaren
Sailburuordetzaren menpe dagoen LH ikastetxe bateko irakaslea izan behar du.
Hautaketa irizpideak
Izen emate epea Urtarrilaren 19an bukatzen da. Pertsona orori urtarrilaren 20an e-mail bidez formazio jarduera honetan onartua izan den edo ez komunikatuko zaio.
Izena
eman dutenen kopurua aurreikusitako plazen kopurua baino handiagoa baldin bada,
honako irizpideak jarraituz, pertsonen arteko aukeraketa bat burutuko da:
- Lurralde baten formakuntza
bakarra dagoenean, lurralde horretako zentruko irakasleek lehentasuna
izango dute.
- Ikastetxe bakoitzeko
pertsona baten partaidetza lehenetsiko da.
- Izen emate ordena kontuan
hartuko da.
- LHko ikastetxe publiko eta
kontzertatuen arteko oreka bilatuko da.
Eman izena ikastaro honetan