EAEko Lanbide Heziketako irakasleei "Internet of Machines (IoM)" espezializaio-arloan lortutako ezagutzaren zati bat transferitzeko, TKNIKAk honako trebakuntza hau eskeintzen du: "Industrial IoT, ETEen datuak monitorizatzeko". Ikastaroaren helburu nagusia industria-prozesuen datuak erraz eta merke bildu eta aztertzeko tresnak erakustea da. Ezaugarri horiek direla eta, uste dugu hauetako tresna asko interesgarriak izan daitezkeela bai hezkuntzaren arloan, bai ETEen datuak biltzeko proiektuak garatzerako garaian.

Iraupena: 46.00 ordu
Lekua: TKNIKA-ONLINE
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
1 4,00 15-06-2020 09:00-13:00 Webinar
2 4,00 18-06-2020 09:00-13:00 Webinar
3 4,00 22-06-2020 09:00-13:00 Webinar
4 4,00 25-06-2020 09:00-13:00 Webinar
5 4,00 06-07-2020 09:00-13:00 Webinar
6 4,00 09-07-2020 09:00-13:00 Webinar
7 4,00 13-07-2020 09:00-13:00 Webinar
8 4,00 14-07-2020 09:00-13:00 Webinar
Ordu ez Presentzialak: 14

Konpetentziak

GAITASUN TEKNIKOAK:
  1. Raspberry pi-an oinarritutako gateway industrial bat muntatu eta konfiguratzea.
  2. PLC batetik datuak biltzeko behar den arkitektura muntatzea, OPC-UA komunikazio industrialeko estandarra erabiliz.
  3. OPC-UA protokoloaren egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
  4. Node-REDen oinarrizko errutinak programatzen ikastea.
  5. Node-REDen dashboard bat sortzen ikastea, datuak bistaratzeko.
  6. MQTT protokoloaren egitura eta ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea.
  7. Thingsboard-en ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea: datuak bildu, prozesatu, bistaratu eta gailuak administratzeko kode irekiko IoT plataforma.
  8. Node-RED Thingsboard-ekin konektatzen ikasi eta dashboard bat sortu datuak bistaratzeko.
  9. Microsoft Azureren ezaugarri nagusiak ezagutzea: datuak bildu, prozesatu, bistaratu eta gailuak administratzeko aukera ematen duten garatzaileentzako hodeiko zerbitzua.
  10. Node-RED Azurerekin konektatzen ikasi.
  11. Power-BI-n dashboard bat sortu datuak bistaratzeko.

Edukiak

IU.1 Gateway-ak eta datuen bilketarako arkitektura.
IU.2 Node-RED: kontzeptuak eta ariketak.
IU.3 OPC-UA protokoloa eta Node-REDekin lotura.
IU.4 MQTT protokoloa eta Thingsboard.
IU.5 Azure eta Power-BI

Metodologia

Ikastaroa elearning formatuan diseinatu da. Beraz, webinar-ak, entregagaiekin konbinatuko ditugu eta zalantzak, foroaren bidez  edo bideokonferentzia-tresnen bidez argituko dira.
Ikastaroa emateko Google-ek eskaintzen duen G Suite for education plataforma erabiliko dugu. Horretarako beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzak gmail kontu bat izatea (gmail kontu korporatiboek ez dute balio)
Webinar guztiak grabatu egingo dira gero offline ikusi ahal izateko.

Ebaluazioa

Ikastaroa gainditzeko erabiliko den irizpidea hau da: puntutan baloratuak egongo diren jardueren %90-a burutu beharko da.  Jarduera bakoitza era berean,  2 zatitan banatua egongo da: bat teorikoa eta beste bat praktikoa.

  • Online jardueren eduki teorikoa webinar bidez landuko da, ondoren saioen galderak eginez, ezagutzak finkatzeko. Parte-hartzailea adierazitako data eta ordutegian online konektatuta egon behar du. 
  • Jardueren eduki praktikoa aldiz, kit batean oinarrituriko erronken bidez landuko da,  bakoitzak bere etxean.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Formakuntza hau hurrengo familietako irakasleeri zuzendua dago batez ere: ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA eta INFORMATIKA.
  • Elektrizitate-elektronika, automatizazioa, telekomunikazioak eta programazioari buruz oinarrizko ezagutzak behar dira.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
  • Izena emateko garaian ELEKTRIZITATE-ELEKTRONIKA eta INFORMATIKA familietako irakasleek izango dute lehentasuna.
  • Beste familietako irakasleak apuntatu daitezke ikastarora baina bakarrik matrikulatuak izango dira elektrizitate-elektronika eta informatika familietako irakasleekin ikasle kopurua ez bada betetzen.
  • Kontutan izan ikastaroa jarraitzeko oinarrizko ezagutza batzuk eskatzen direla.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.