IKT pedagogogaientzako prestakuntza saioak.

Iraupena: 25.00 ordu
Lekua: Tknika
Edukiera: 12 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0026-11-201909:30-13:30Presentziala
24,0010-12-201909:30-13:30Presentziala
34,0014-01-202009:30-13:30Presentziala
44,0011-02-202009:30-13:30Presentziala
54,0017-03-202009:30-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 5

Konpetentziak

IKT pedagogoak egin behar duen lanerako beharrezkoak dituen oinarrizko ezagutzak eta tresnak bere eskura jartzea da helburua.
Komunikazioa, pertsonen kudeaketa, gaitasun digitalen europear markoaren ezagutza, segurtasun gaitasunen garatzea, ebaluaziorako tresnen ezagutza eta gaitasun digitalen programatzea edo txertatzea.

Edukiak

1. Modulua: ETHAZIren oinarriak eta gaitasun digitalen markoak
2. Modulua: Segurtasuna
3. Modulua: Konpetentzien bidezko ebaluazioa
4. Modulua: Pertsonen kudeaketa
5. Modulua: Gaitasun digitalak programazioetan eta erronketan txertatzea

Metodologia

Metodologia aktibo kolaboratiboetan oinarritutako prestakuntza izango da. Presentzialtasunaz gain online egiteko aldez aurreko jarduerak planteatuko zaizkie.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan 2017/2018 ikasturte aurretik parte hartu duten zentroei lehentasuna emango zaie.
  • Ikastetxearen aldaketa metodologikoaren ezarpenaren egoera eta sakontasuna hartuko dira kontutan.
  • Ikastetxe bereko irakaslegoaren artean izen-emate ordena aintzakotzat hartuko da, betiere Ikastetxe Proiektuaren beharrak errespetatuz.
  • IKT pedagogo figura ez duten ikastetxeetako pertsonak lehenetsiko dira.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.