Prestakuntza pilula hau Ikasenpresa modulua ematen duten irakasle guztientzat da. Ethazin ikasenpresa txertatu ahal izateko, garrantzitsua da erronka baten fase guztiak ezagutzea eta ikasleen ikaskuntza garatzeko ebaluazio ebolutiboa ezagutu eta sakontzea.
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2.00 | 30-05-2022 | 09:30 – 11:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
-
Ikasenpresa ethazi ereduan txertatzea.
-
Ebaluazio ebolutiboa ezagutzea.
-
Erronken urratsak ezagutzea.
Edukiak
Ethazi ereduaren araberako Ikasenpresaren garapenari buruzko zalantzak argitzeko saioa, batez ere erronkak eta ebaluazioak.
Metodologia
Gure metodologia ekintzan eta praktikan oinarritzen da.
Ebaluazioa
2 orduko saioa egingo da, ethazi ereduan ikasenpresa sartzeko pilula bat
eskaintzeko. Inkesta pasako da, baina ez da ziurtagiririk emango. Saio
honetan, Ethazi ereduaren araberako Ikasenpresa garatzeko zalantzak
argituko dira, batez ere erronkak eta ebaluazioak.
Baldintzak
Ikasenpresako irakasleentzat zuzenduta dago.
Hautaketa irizpideak
Ikasenpresako irakaslea izatea.
Izen-emate datak eta informazioa
Epea izena emateko maitzaren 20an bukatzen da
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.