Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: CENTRO SAN VIATOR Cerro San Cristóbal, 2 48190 Sopuerta (Bizkaia)
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
16,0001-07-201908:30-14:30Presentziala
26,0002-07-201908:30-14:30Presentziala
36,0003-07-201908:30-14:30Presentziala
46,0004-07-201908:30-14:30Presentziala
56,0005-07-201908:30-14:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

1.Ibilgailu hibrido eta elektrikoen propultsio sistema elektrikoak zertan diren jakin, sistemen ezaugarriak eta funtzionamendua, baita potentzia sistemena eta korrontea sortzeko sistemena ere.
2.Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, segurtasunari loturiko sinbologiaren eta kodifikazioaren esanahia eta non aplikatzekoa den analizatu.
3.Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, emergentziak gertatuz gero edo konpontze lanetan jarraitu beharreko protokoloa analizatu.
4.Ibilgailu hibrido eta elektrikoen konpontze lanetan, NBEak egoki erabiltzeko prozedura ezagutu.

Edukiak

1.    Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.
2.    Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko protokoloa.
3.    Energia biltzeko sistemak (bateriak).
4.    Makina elektriko birakariak.
5.    Potentzia elektronika.

Metodologia

1. eguna: 2019ko uztailaren 1a
KONTZEPTU TEORIKOAK:  Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.
1.    Historia.
2.    Mugikortasun elektrikoa.
3.    Oinarrizko kontzeptuak. Zergatik elektrifikatu ibilgailuak?
4.    Ibilgailu hibrido eta elektrikoen motak.
5.    Automozio industriaren egoera. Ikerketa lerroak.
6.    Etorkizuna eta garapen berriak.
KASU PRAKTIKOA: Dynacar Student simulagailuaren bidezko gidaritza probak, bi motatako ibilgailuak konparatzeko (errekuntzakoak vs. elektrikoak).
2. eguna: 2019ko uztailaren 2a
KONTZEPTU TEORIKOAK: Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko automozio teknikariek jarraitu beharreko protokoloa.
1.    Osagaien identifikazioa.
2.    Desaktibatze fitxak.
3.    Nola erabili NBE espezifikoak. Desaktibatzeko protokoloa.
4.    Manipulatzerako orduan hartu beharreko segurtasun neurriak.
KASU PRAKTIKOA: Bi ibilgailu desaktibatzean jarraitu beharreko prozedura osoa, bata hibridoa (Toyota Prius) eta bestea % 100 elektrikoa (Renault Zoe).
3. eguna: 2019ko uztailaren 3a
KONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistema eta osagaiak (1. atala).
1.    Energia biltzeko sistemak.
a.    Bateriak.
b.    Ultrakondentsadoreak.
c.    Inertzia bolanteak.
d.    Hidrogeno pila.
2.    Makina elektriko birakariak.
a.    Motoreak.
b.    Generadoreak.
KASU PRAKTIKOA: Toyota Prius batean, bateriako gelaxkak aztertzeko eta bateriak dimentsionatzeko probak. Motorra gurpilean daraman motozikleta elektriko batean, osagaiak muntatzea eta desmuntatzea.
4. eguna: 2019ko uztailaren 4a
KONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistemak eta osagaiak (2. atala)
1.    Elektronika potentzia
a.    Oinarrizko kontzeptuak.
b.    Potentzia inbertsoreak (inverters).
c.    Integrazioa.
d.    Kapsulatzea.
e.    Hozte sistemak.
KASU PRAKTIKOA:  Ibilgailu hibrido batzuen inbertsoreak muntatzea eta desmuntatzea.
5. eguna: 2019ko uztailaren 5a
BUKAERAKO KASU PRAKTIKOA:  Lotus Seven Caterham prototipo elektriko batean diseinaturiko eta instalaturiko powertrainean muntaturik dauden osagai guztiak muntatzea eta desmuntatzea.

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.

Baldintzak

Automozioan edota mugikortasun jasangarrian interesaturik dagoen familiako irakaslegoari.

Hautaketa irizpideak

zen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:

- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:
o    Beste erkidegoetako irakasleak
o    EAEko irakaslegoa.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.