Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
CENTRO SAN VIATOR Cerro San Cristóbal, 2 48190 Sopuerta (Bizkaia)
Edukiera:
15 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 01-07-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 02-07-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 03-07-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 04-07-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
5 | 6,00 | 05-07-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
1.Ibilgailu hibrido eta elektrikoen propultsio sistema elektrikoak zertan diren jakin, sistemen ezaugarriak eta funtzionamendua, baita potentzia sistemena eta korrontea sortzeko sistemena ere.
2.Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, segurtasunari loturiko sinbologiaren eta kodifikazioaren esanahia eta non aplikatzekoa den analizatu.
3.Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, emergentziak gertatuz gero edo konpontze lanetan jarraitu beharreko protokoloa analizatu.
4.Ibilgailu hibrido eta elektrikoen konpontze lanetan, NBEak egoki erabiltzeko prozedura ezagutu.
Edukiak
1. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.
2. Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko protokoloa.
3. Energia biltzeko sistemak (bateriak).
4. Makina elektriko birakariak.
5. Potentzia elektronika.
Metodologia
1. eguna: 2019ko uztailaren 1aKONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.2. eguna: 2019ko uztailaren 2a1. Historia.KASU PRAKTIKOA: Dynacar Student simulagailuaren bidezko gidaritza probak, bi motatako ibilgailuak konparatzeko (errekuntzakoak vs. elektrikoak).
2. Mugikortasun elektrikoa.
3. Oinarrizko kontzeptuak. Zergatik elektrifikatu ibilgailuak?
4. Ibilgailu hibrido eta elektrikoen motak.
5. Automozio industriaren egoera. Ikerketa lerroak.
6. Etorkizuna eta garapen berriak.
KONTZEPTU TEORIKOAK: Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko automozio teknikariek jarraitu beharreko protokoloa.3. eguna: 2019ko uztailaren 3a
1. Osagaien identifikazioa.
2. Desaktibatze fitxak.
3. Nola erabili NBE espezifikoak. Desaktibatzeko protokoloa.
4. Manipulatzerako orduan hartu beharreko segurtasun neurriak.
KASU PRAKTIKOA: Bi ibilgailu desaktibatzean jarraitu beharreko prozedura osoa, bata hibridoa (Toyota Prius) eta bestea % 100 elektrikoa (Renault Zoe).
KONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistema eta osagaiak (1. atala).4. eguna: 2019ko uztailaren 4a1. Energia biltzeko sistemak.KASU PRAKTIKOA: Toyota Prius batean, bateriako gelaxkak aztertzeko eta bateriak dimentsionatzeko probak. Motorra gurpilean daraman motozikleta elektriko batean, osagaiak muntatzea eta desmuntatzea.
a. Bateriak.
b. Ultrakondentsadoreak.
c. Inertzia bolanteak.
d. Hidrogeno pila.
2. Makina elektriko birakariak.
a. Motoreak.
b. Generadoreak.
KONTZEPTU TEORIKOAK: Ibilgailu hibrido eta elektrikoen sistemak eta osagaiak (2. atala)5. eguna: 2019ko uztailaren 5a1. Elektronika potentziaKASU PRAKTIKOA: Ibilgailu hibrido batzuen inbertsoreak muntatzea eta desmuntatzea.
a. Oinarrizko kontzeptuak.
b. Potentzia inbertsoreak (inverters).
c. Integrazioa.
d. Kapsulatzea.
e. Hozte sistemak.
BUKAERAKO KASU PRAKTIKOA: Lotus Seven Caterham prototipo elektriko batean diseinaturiko eta instalaturiko powertrainean muntaturik dauden osagai guztiak muntatzea eta desmuntatzea.
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.
Baldintzak
Automozioan edota mugikortasun jasangarrian interesaturik dagoen familiako irakaslegoari.Hautaketa irizpideak
zen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:o Beste erkidegoetako irakasleak
o EAEko irakaslegoa.
Izen-emate datak eta informazioa
Plaza kopurua: 15 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 15 pertsona)Aurreizen-emateko azken eguna: 2019ko ekainaren 07a
Ebazpena: 2019ko ekainaren 10. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
Matrikula osatzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 16a
Formakuntza ordaintzeko azken eguna:
o EAEko irakasleak: formakuntza DOAKOA da.
o BESTE ERKIDEGOETAKO irakasleak: 2019ko ekainaren 16aFormakuntzaren kostua:: 450€
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.