Hobekuntza arloak identifikatzeko tresna desberdinak ezagutzera eta  horiek PKS/KSI prozesuen ebaluazio etapan aplikatzera  bideratutako ikastaroa.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0006-05-202009:30-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

  • Ikasketa eta hobekuntza ohiturak prozesuetan aplikatzen laguntzea.
  • Aurkeztutako tresnen erabilgarritasunaz ohartzea eta behar denean horiek aplikatzea.
  • Hobekuntza Plana diseinatzea, aztertutako prozesuan identifikatzen diren hobekuntza arloak kontutan hartuz.

Edukiak

  • Hobekuntza errutinak: Hobekuntza planifikazioa PKS/KSI-an (ikaste eta hobekuntza orria, hobekuntzako berariazko planak)
  • Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak (IKE)
  • Auditorietatik etorritako informazioa 
  • Taldeen proposamenak: jarraipenak eta memoriak
  • Zaintzatik datozen proposamenak, formakuntza jarduerak, “Ikasten” Metodoa.
  • Prozesuen diagnosirako tresna
  • Ebaluazioak
  • Prozesuetako KISS-a
  • Hobekuntza kudeaketa ( “ikasketa eta hobekuntza orria” edo “hobekuntza plana”, erabilpen irizpideak)

Metodologia

  • Transferentzia jardueraren edukien garapenerako bertaratu beharreko jardunaldia eta proposaturiko material eta lanen garapenerako lan pertsonala
  • HIZKUNTZA: Elebiduna (euskera-gaztelera)

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %100arekin bete behar da.
  • Proposaturiko jardueren lanketa eta entregatze egokia

Baldintzak

  • EAE-ko Lanbide Heziketako ikastetxe bateko Kudeaketa Sistemen Arduraduna edo Zuzendaria izatea. 
  • Jasotzen diren ezagutzak nork bere ikastetxean transferentzia ahalbideratzeko konpromezua hartzea. 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.