Ikastaro hau Tknikan garatzen ari den Fabrikazio Aditibo Metalikoa espezializazio arloaren barruan kokatzen dan tranferentzia ekintza bat da eta Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikako familia profesionaleko irakasleei zuzendua dago. Ikastaro honen helburu nagusia metalen fabrikazio aditibo arloan erabiltzen edo garatzen ari diren teknologia nagusiak ezagutzera ematea da, beraien berezitasunak eta aplikazio eremuak, diseinu kontzeptuak, fabrikazio prozesuak, erabiltzen diren materialak eta segurtasuna eta kalitatea fabrikazioan.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: Goierri Eskola (Ordizia) - IMH (Elgoibar) - Tknika (Errenteria)
Edukiera: 8 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
EGUNAKORDUAKDATAORDUTEGIAMODALITATEA
15,0013-05-202109:00-14:00Presentziala
25,0020-05-202109:00-14:00Presentziala
35,0027-05-202109:00-14:00Presentziala
45,0003-06-202109:00-14:00Presentziala
Ordu ez presentzialak: 0

Konpetentziak

 Fabrikazio Aditibo Metaliko teknologia garrantzitsuenen esparruan, ezaugarri nagusiak, aplikazioak, prozesatutako materialak eta kalitatearekin lotutako alderdi nagusiak ezagutzera ematea.

Edukiak

 1. eguna 2021/05/13 – Tokia: Goierri Eskola (Ordizia)

PBF – SLM (Selective Laser Melting) teknologia
  • Sarrera: SLM prozesua
  • Instalazioak eta ekipamenduak
  • SLM prozesurako diseinuak
  • Materialak SLM prozesuan
  • Adibide industrialak. SLM teknologiaren aplikazioa eta arrakasta kasuak.
  • SLM realicer 250 instalazioa. Ekipamendu guztiaren azalpena eta funtzioak.
  • SLM makinaren prestaketa eta pieza baten konfigurazioaAriketa praktikoa
2. eguna 2021/05/20 – Tokia: IMH  (Elgoibar)

DED – LMD (Laser Metal Deposition) teknologia - IMH
  • Sarrera: LMD prozesua
  • Instalazioak eta ekipamenduak
  • Prozesuko aldagaien analisia
  • Materialak LMD prozesuetan
  • Adibide industrialak
  • ADDITOLA-LMD instalazioa
  • Programazioaren ezaugarri nagusiak: instrukzioak eta datuak
  • Ariketa praktikoak I - sinpleak (lerroak, biribilak...)Ariketa praktikoak II - erreboluziozko pieza baten perimetroan kapa bakarreko aportazioa
3 eguna 2021/05/27 – Tokia: TKNIKA (Errenteria)

DED – WAAM (Wire and Arc Additive Manufacturing) teknologia
  • Sarrera. DED prozesuak. Arku eta hari bidezko prozesuak.
  • WAAM teknologia.
  • WAAM-Plasma prozesurako ekipamendu eta baliabideak
  • Piezen diseinua
  • Ekarpen materialak
  • Kasu praktikoak
  • Robotaren programazioa, gai nagusiak eta adibideen aurkezpena
  • Emandako geometría baterako ibilbideak definitu
  • Ariketa praktikoa (soldadura parametroak)
  • Eransketa bidezko ariketa praktikoa.Emaitzen analisia
4. eguna 2021/06/03 – Tokia: TKNIKA (Errenteria)

Fabrikazio Aditiboari aplikatutako azken eragiketak, kalitatea, probak eta araudia - Tknika
  • Tratamendu termikoak
  • Gainazal eragiketak (mekanizazioa, granailaketa, bizarrak kentzea, leunketa, elektroleunketa eta teknika berriak
  • Ekoizpen automatismoak (hautsa kentzea, euskarriak kentzea y gainazal tratamendua)
  • Soluzio integratuko makinak
  • Defektologia fabrikazio aditibo metaliko prozesuetan
  • Piezaren analisi ez-suntsitzailea (analisi dimentsionala, zimurtasuna, micro-CT/X izpiak, metodo akustikoak)
  • Saiakuntza suntsitzaileetarako probetak (gogortasuna, dentsitatea/porositatea, trakzioa)
  • Hauts birziklatuaren kalitatea bermatzea (oxigeno %, partikula tamainaren banaketa)
  • In-situ monitorizazioa
  • Fabrikazio aditiboaren estandarizazioaren beharra
  • Estandarren egitura (teknologiaren arabera, sektorearen arabera…) eta hauek garatzeko metodologia
  • Egungo araudi estandarizatua
  • Garapenean dagoen araudia
  • Zertifikazioaren beharra
  • Zertifikaziorako kontutan hartu beharreko fabrikazio gehigarriaren prozesaketa etapa bakoitzeko aldagai eta arriskuak
  • Zertifikazio-fluxua, prozesuak eta agentziak
  • Kasu praktiko baten aurkezpena

Metodologia

 Aurkezpen teoriak eta erakusketa praktikoak tailerrean

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako, Fabrikazio Mekanikoko Familia Profesionaleko edozein ziklotako irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.