Ikastaro honen helburua, Ethazi testuinguruan, eboluziorako ebaluazioaren nondik norakoak ezagutu eta horretarako beharrezko elementuak argitzea da.

Iraupena: 6.0 ordu
Lekua: CIFP IURRETA LHII,
Edukiera: 65 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 2023-04-25 16:00 – 17:00 Online
2 2.00 2023-05-09 16:00 – 18:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 3.00

Konpetentziak

  • Irakasle taldeak ebaluazio hezitzailea ikaslearen ikaskuntzaren garapenerako tresna dela ulertzen du.

  • Zikloko irakasle taldeak ebaluazioan parte hartzen duten elementu ezberdinak eta haien arteko loturak ezagutzen ditu: gaitasunak, lorpen adierazleak, ebidentziak, errubrikak, feedback-a, kalifikazioa….

Edukiak

 

  • Ethazi ereduaren ebaluazio ikuspegia.

  • Ethazi ereduaren ebaluazio diseinuan parte hartzen duten elementuak.

Metodologia

  • Modalitate erdipresentziala.

  • Metodologia aktibo-kolaboratiboa

Ebaluazioa

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

  • Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.

  • Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

 

  • Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.

  • Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.