Ikastaro honen helburua, Ethazi testuinguruan, eboluziorako ebaluazioaren nondik norakoak ezagutu eta horretarako beharrezko elementuak argitzea da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 1.00 | 2023-04-25 | 16:00 – 17:00 | Online |
2 | 2.00 | 2023-05-09 | 16:00 – 18:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 3.00 |
Konpetentziak
-
Irakasle taldeak ebaluazio hezitzailea ikaslearen ikaskuntzaren garapenerako tresna dela ulertzen du.
-
Zikloko irakasle taldeak ebaluazioan parte hartzen duten elementu ezberdinak eta haien arteko loturak ezagutzen ditu: gaitasunak, lorpen adierazleak, ebidentziak, errubrikak, feedback-a, kalifikazioa….
Edukiak
-
Ethazi ereduaren ebaluazio ikuspegia.
-
Ethazi ereduaren ebaluazio diseinuan parte hartzen duten elementuak.
Metodologia
-
Modalitate erdipresentziala.
-
Metodologia aktibo-kolaboratiboa
Ebaluazioa
-
Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
-
Ikastaro honetan ezarritako konpetentzia garatzea.
-
Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea eta jarduera guztiak entregatzea.
Baldintzak
EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
-
Partehartzaileen hautaketarako ikastetxe bakoitzaren irizpidea kontutan hartuko da, ikastetxe horrek aldaketa metodologikoaren ezarpena aurrera eramateko duen estrategiaren arabera.
-
Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emate epea, apirilaren 17a