Azken urteetan droneen aplikazioetan lana egin ondotik "Droneak Lanbide Heziketan txertatzea" proiektuaren helburua, ikastetxeei droneekin lan egiteko bitartekoak eskaintzea da. Helburu horrekin, ikastetxeen beharrak zeintzuk diren ezagutu nahi da; eta horretarako eta azken urteetan egindako lana plazaratzeko antolatu da jardunaldia.
Iraupena:
2.00 ordu
Lekua:
Tknika; Euskal Herria aretoa
Edukiera:
80 pertsonak
Hizkuntza
Elebiduna: Euskara, Gaztelania
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2,00 | 08-11-2018 | 11:00-13:00 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Gaitasunak landu ordez, jardunaldiaren bitartez, informazioaren elkartrukea bultzatu nahi da datozen pausuak zehazteko.Saioko gai ordena honako hau izango da:
11.00-11.15 2018-19 ikasturterako proiektuaren planteamendua (Jon Labaka, TKNIKA)
11.15-11.45 Aireko droneekin egindako ibilbidea eta LHrako aplikazio posibleak (Daniel Tena, CIFP BIDASOA LHII)
11.45-12.15 Uretako droneekin egindako ibilbidea eta LHrako aplikazio posibleak (Daniel Etxeberria, CIFP DON BOSCO LHII / Iñaki Zugadi, IES PASAIAKO ITSAS ARRANTZA BHI )
12.15-12.25 Droneak ikasgelan erabiltzearen adibide praktikoak (Josu Ajuria, CIFP ELORRIETA ERRREKA MARI LHII)
12.25-12.55 Proposamenak jasotzea eta galderak
12.55-13.00 Itxiera
Edukiak
Hasieran aurtengo proiektuaren helburuak azalduko dira eta azken urteetan egindako lanararen nondik norakoak azaldu. Etorkizunera begira lehentasunezkotzat jotzen diren arloak zeintzuk diren ere azalduko da eta partaideei ekarpenak egiteko tartea irekiko da.Metodologia
Hizlariek aurkezpen ezberdinak plazaratuko dituzte eta partaideek ere hitza hartzeko aukera izango dute.Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2018ko azaroaren 07a.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.