Droneak erabiliz lorturiko lursailen 3D modelaketa eta topografiaren inguruko oinarrizko formakuntza, metodo fotogrametrikoak baliatuz

Droneek, sentsoreek eta prozesamendu softwareak izandako bilakaera azkarrak; aplikazio berri ugari ahalbidetzen dituzte. Horietariko bat da lursailen 3D modelaketa eta topografia. Arlo horretan lanean hasi ahal izateko oinarrizko ezagutza jasotzea du helburu ikastaro honek; horretarako, proiektu erreal bat burutzeko jarraitu beharreko pausuak aztertuz.

FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
13,0021-05-201909:00-12:00Presentziala
23,0022-05-201909:00-12:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

Jardunaldi honetan parte hartzen duen irakaslegoak, aurrez aipaturiko teknologiekin loturiko oinarrizko ezagutza bat lortzea da helburua; programa ezberdinekin lehen hartueman bat izatea bultzatuz eta jarraitu beharreko lan metodologiarekin etxekotuz.

Edukiak

3D modelaketa eta topografía azterketak burutzeko jarraitu beharreko lan metodología aztertzearekin batera, eskura dauden programa informatiko ezberdinen funtzionamendua landuko da; proiektu erreal bat oinarritzat hartuta.

Metodologia

Proiektu erreal baten azterketa burutuko da, ordenagailu bidez; horretarako ez da datuen bilketan zentratuko ikastaroa; behin datu horiek eskura izandakoan jarraitu beharreko lan metodologian baizik.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Iraupena: 6.00 ordu
Lekua: Bidasoa LHII
Edukiera: 12 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania

Izena eman