Ikastetxe bateko ordenagailu guztietan software instalazioak eta eguneraketak egin behar direnean denbora asko galtzen dugu behin eta berriro lan errepikakorrak eginez. Ikastaro honetan ikusiko ditugun software libreko tresna batzuk prozesu errepikakor hauek automatizatzen lagunduko digute.

Iraupena: 8.00 ordu
Lekua: Online
Edukiera: 40 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA ORDUTEGIA MOTA
Ordu ez Presentzialak: 8

Konpetentziak

Ikastaro honetan ikasleak informatikako mantenu ataza batzuk automatizatzen ikasiko du; hala nola, software instalazio eta eguneraketa batzuk.

Edukiak

  • Bakoitzaren gaur eguneko egoera azaltzeko foroetan norberaren aurkezpena
  • Ikastaroan zehar ikusiko ditugun tresnen azalpena
  • Chocolatey
  • Powershell
  • Unattended edo silent instalazioak
  • Ansible
Ikastaroaren hizkuntza: EUSKARA

Metodologia

Online ikastaroa, bakoitzak bere erritmoan egitekoa

Moodle bidezko ikastaroa izango denez, norberak bere erritmoa eraman ahal izango du, baina eskatuko da ikasleek foroetan parte hartzea, bakoitzak bere zalantzak azalduz eta beste ikaskidei lagunduz. BigBlueButton tresna erabiliz, aurrez programatutako online saioak egingo dira sortu daitezkeen zalantzak argitzeko.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:

  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Ikastaroan makina birtualak erabiliko dira eta ikasleak instalazio minimo batzuk egiten jakin beharko du. Ikaslea gai izan behar da Proxmox, Virtuabox edo antzerako birtualizazio sistema baten GNU/Linux zerbitzari bat eta Windows10 bezero bat instalatzeko, bere ordenagailu propioan, edo ikastetxeko/lantokiko baliabideak erabiliz.
  • GNU/Linux sistemetan aditua izan beharrik ez dago, baina  gomendagarria da linux kontsola edo terminalean lan egiteko gai izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.