Ibilgailu autonomoen oinarri teknologikoak, Comma.ai/Openpilot sistemen inplantazioa eta ADAS ekipoen kalibrazioa aztertuko dituena.

Iraupena: 12.0 ordu
Lekua: CIFP Meka LHII eta CIFP DON BOSCO LHII,
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 4.00 15-06-2026 09:30 – 13:30 CIFP Meka LHII
2 4.00 17-06-2026 09:30 – 13:30 CIFP Meka LHII edo CIFP Don Bosco LHII
3 4.00 18-06-2026 09:30 – 13:30 CIFP Meka LHII edo CIFP Don Bosco LHII
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Ikastaroa amaitzean, parte-hartzaileak gai izango dira:

  • Gidatze autonomoaren oinarri teknologikoak eta indarrean dagoen legediaren esparrua ezagutzeko eta interpretatzeko.
  • Comma.ai gailua eta Openpilot software libreko sistema ibilgailuetan nola ezartzen, inplantatzen eta konfiguratzen diren ulertzeko.
  • ADAS sistemen arkitektura ezagutzeko eta tailerrean horiek kalibratzeko prozesu eta protokolo praktikoak aplikatzeko.

Edukiak

1. Multzoa:

Drivemind proiektua eta Comma.ai gailuaren inplantazioa (Meka LHII)

Drivemind proiektuaren inguruko azalpen praktikoak.

Comma.ai hardwarearen eta Openpilot softwarearen ezarpena eta integrazioa ibilgailuan.

 

2. Multzoa:

Gidatze autonomoaren oinarriak eta Kontrol Praktikoa (Meka LHII)

Gidatze autonomoaren inguruko hastapen teorikoak eta indarrean dagoen legediaren deskribapena.

Saio praktikoa: Ibilgailuko aktuatzaileen kontrola, datuen eskuratzea (gailu/sentsore bidez) eta datu-gestioa.

 

3. Multzoa:

ADAS (Gidatzeari Laguntzeko Sistema Aurreratuak) sistemen azalpena eta funtzionamendua.

ADAS sistemen kalibrazio-prozesu eta protokolo praktikoak.

Metodologia

Prestakuntza hau ikuspegi teoriko-praktiko batean oinarrituko da.

Meka eskolan egingo den lehenengo egunean, partaide guztiek Drivemind proiektuaren inguruko azalpenak jasoko dituzte eta Commai-a ibilgailu batean nola inplantatu ikasiko dute. Egun hortan
taldea bitan banatuko da.

Bigarren egunean talde erdia Don Boscora joango da ADAS sistemen inguruko saioetara eta beste erdiak Mekan ibilgailu autonomoen inguruko teknologia eta legeak inguruko Saioa jasoko du.

Hirugarren egunean talde aldaketa burutuko da.

Ebaluazioa

Formakuntza jarduera hau gainditutzat jotzeko eta dagokion ziurtagiria eskuratzeko, parte-hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Asistentzia kontrola: Saio sinkronoetara (aurrez aurrekoetara) gutxienez %80ko asistentzia izatea.

Parte-hartze aktiboa: Tailerrean antolatutako saio praktikoetan parte-hartze zuzena eta aktiboa izatea (bereziki Comma.ai gailuaren inplantazioan, aktuatzaileen kontrolean eta ADAS sistemen kalibrazio-prozesuetan).

Baldintzak

Euskadiko Lanbide Heziketako irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Ahaleginak egingo dira inor baztertuta ez geratzeko, baina eskaeren kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauen arabera egingo da:

·       Lanbide heziketako ondoko familiako irakasleek lehentasuna izango dute:

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak

Elektrizitate eta elektronika

Informatika eta komunikazioak

·       Zentro bakoitzeko gehienez 2 pertsonen parte-hartzea lehenetsiko da.

·       Izen-ematearen ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.