Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.

Iraupena: 30.00 ordu
Lekua: TKNIKA BarrioZamalbide s/n 20100 renteria
Edukiera: 15 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
16,0001-07-201909:00-15:00Presentziala
26,0002-07-201909:00-15:00Presentziala
36,0003-07-201909:00-15:00Presentziala
46,0004-07-201909:00-15:00Presentziala
56,0005-07-201909:00-15:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

•   Akuaponia sistema baten oinarrizko funtzionamendua ezagutu.
•   Laborantza hidroponikoetako landareen beharrak. Oinarrizko nozioak: landare motak, egutegiak, izurriteak...
•   Tilapian beharrak. Oinarrizko nozioak: hazteko denborak, elikadura...
•   Mantentze eta konpontze lanak sistema akuaponikoetan.
•   Oreka kimikoa sistema akuaponikoetan. Oinarrizko nozioak.

Edukiak

1. Sarrera.
2. Akaponikaren ikuspegi orokorra: Zergatik da interesgarria?
3. Landareak akuaponia sistemetan. Beharrizanak eta ezaugarriak.
4. Arrainak sistema akuaponikoetan. Arrain motak, beharrizanak eta ezaugarriak.
5. Akuaponia instalazioen mantentze eta konpontze lanak.
6. Oreka kimikoa sistema osoan mantentzea.

Metodologia

1. eguna: 2019ko uztailak 1
Akuaponia: oinarrizko kontzeptuak. Akuaponikaren ikuspegi globala. Gure instalazioak bisitatu.
2. eguna: 2019ko uztailak 2
Laborantza hidroponikoak: oinarrizko kontzeptuak.
Praktika: Berotegia mantentzeko beharren araberakoa: landatzea, landare-diseinua, plagen kontrola...
3. eguna: 2019ko uztailak 3
Arrainak ingurune kontrolatuetan haztea: oinarrizko kontzeptuak. Tilapia. Ezaugarriak eta beharrak.
Praktika: Arrain-lerroak mantentzeko beharren araberakoa: gradinga, errutea...
4. eguna: 2019ko uztailak 4
Akuaponia sistema mantentzeko lanak: oinarrizko kontzeptuak
Praktika: Sistema mantentzeko beharren araberakoa: iragazkiak aldatzea, automatismoen oinarrizko instalazioa Profilux-ekin…
5. eguna: 2019ko uztailak 5
Oreka kimikoa mantentzea sistema akuaponikoetan: oinarrizko nozioak.
Praktika: Beharren araberakoa: pH-ren erregulazioa, analisi kimikoak…

Ebaluazioa

Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.

Baldintzak

Ikastaro hau nekazaritzako, arrantza eta itsasoko jardueretako, elikagaien industriako, energia eta ureko eta kimikako familietako irakaslegoari zuzenduta dago.

Hautaketa irizpideak

Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:

- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:
•    Beste erkidegoetako irakasleak
•    EAEko irakaslegoa

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.