ethazi_ikaskuntza_eredua

1.

Lanbide Heziketa Adimendua, etekin handiko ikaskuntzan oinarritua

Ekoizpen-sarea etengabe eraldatzen ari deneko ingurune honetan, eta enpleguaren eta gizartearen testuingurua behin eta berriz berregituratzen diren honetan, lanbide-heziketako sistemek egokitu egin behar dute Lanbide Heziketa etekin handiko ikaskuntzan oinarritutako Lanbide Heziketa Adimendu bihurtzeko. Horrela, erantzuna ematen zaie egungo beharrei, sortzen ari diren inguruneei eta ingurune ezezagunei.

Euskadiko LHn, langile gaituak, dagozkien lanak ondo egiten dituzten langileak prestatzetik profesional gaituak izatera igaro gara. Profesional horiek, beren lana ondo egiteaz gain, balio erantsia eskaintzen dute beste gaitasun mota batzuen bidez. Hala ere, egungo egoeraren gaineko analisiak eta ikuspegiak, agertoki berriei begira, profesional talentudunen alde apustu egitera eta lan egitera garamatza.

Testuinguru horretan, ezin ahaz dezakegu egun gertatzen ari den eraldaketa digitala eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duen eragina. Eraldaketa horren guztiaren giltzarria argi dago: giza alderdia. Alderdi hori dela-eta, profesional berriek izan behar duten lidergo humanistara bideratzen ditugu eginahalak.

Horretarako, lanbide-heziketa dinamikoa behar da, pertsonak aldaketa aztoragarrietarako prestatzen lagunduko duena eta ikaskuntza-ereduak sistemikoki eraldatuz lortzen dugu hori.

Ikaskuntzak eta Etekin Handia arloan, ikaskuntza-estrategiak garatzen ditugu, pentsamendu kritikoa, pentsamendu eraikitzailea eta pentsamendu sortzailea lantzen dituztenak, eta, horrela, profil profesional berriaren, profesional talentudunaren, adimen emozionala, adimen sortzailea eta adimen exekutiboa bultzatzen ditugu.

Azkenik, hori guztia aberasteko eta indartzeko programa ezberdinak ere baditugu martxan:
●       Ikasenpresa (kultura ekintzailearen garapena)
●       Balioak 4.0 (gizartea eraldetzeko bisioa)
●       Steam (pentsamendu zientifikoaren garapena)

datuak_web

* Datuak ereduaren ezarpen-maila guztien baturari dagozkio.

2.

Sarea

Ikerketak eta esperientziak erakusten digutenez, lanbide-heziketa eraldatzaileak ingurune sozial eta produktiboan benetako eragina izatea nahi badugu, beharrezkoa da hedapen-estrategia globalak diseinatzea eta gauzatzea; hau da, ez dira nahikoa lanbide-heziketako eragile gutxi batzuek garatutako aparteko ekintzak. Aitzitik, lanbide-heziketako unibertso osoa da pixkanaka eraldatu behar dena eta eraldatzaile izan behar dena. Hori pentsatzen dugu Euskadiko Lanbide Heziketan, eta, ondorioz, bilakaera- eta eraldaketa-guneetara arin iristeko ahuera ematen duen sare-ingurune bat sortzen dugu. Ekintza-sare hori egitura-elementu hauek osatzen dute:

1 - TKNIKAKO IKERTZAILEAK
Ikaskuntza kolaboratiboko ereduak eta estrategiak ikertzen eta garatzen dituzte, Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduaren bereizgarri diren gaitasun-garapenak bultzatzen dituztenak. Euskadiko LHko zentroetara eta Estatuko eta nazioarteko beste zentro eta erakunde batzuetara transferitzeko ekintzak ere diseinatu eta gauzatzen dituzte. Sareko eredu osoaren erreferente diren pertsonez osatutako taldea da.
2 - aRituak
Euskadiko LHko ikastetxeetan ikaskuntza-eredua ezartzen eta garatzen laguntzen eta gidatzen dituzte. Dinamizatzaile erreferenteekin batera, prestakuntza-zentroetatik hurbilen dauden nodoak dira, eta proposamenetarako irispidea eta prestasuna bermatzen dute.
Eredua abian jartzen esperientzia duten pertsonak dira, ereduaren elementu bereizgarriak aztertzeko, alderatzeko eta aplikatzeko gaitasunagatik nabarmentzen direnak, bai eta komunikatzeko erraztasunagatik eta laguntza hurbilagatik ere.
3 - IKASKETAREN KOORDINATZAILEAK
Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduak zentro bakoitzean eragiten duen aldaketa-prozesuaren lider dira. Funtsezko figura bat da, eta aldaketaren diseinu estrategikoan eta ekintzaren bultzatzailean egiten duen lanaz gain, prestakuntza-zentroko irakasle taldeekin harreman estua du, baita aRituak gisa diharduten pertsonekin eta Tknikako dinamizatzaileekin ere. Motorra martxan mantentzen dutenak dira.
4 - IKT PEDAGOGOAK
Ikaskuntza-prozesuaren digitalizazioa dinamizatzen eta bultzatzen dute. Eraldaketa digitaleko taldeko kide dira, dinamizatzailea, sustatzailea, eraldaketa digitalaren koordinatzailea, azpiegituren arduraduna eta zuzendaritza exekutiboa bezala. Baliabide digitalek ikaskuntza-prozesuari ematen dioten laguntza gero eta lehenago ikusten dugun testuinguru honetan, IKTko pedagogoek teknologiarik egokienen bidez ekintza pedagogikoak igartzea, egokitzea eta hobetzea ahalbidetzen duen lana egiten dute.
5 - KULTURA EKINTZAILEA
Ekintzailetza-kultura sustatzen eta dinamizatzen dute Euskadiko LHko ikasleen eta irakasleen artean, ikaskuntza-prozesuetan txertatutako ekintzen bidez. Ideia ekintzaileak baliozkotzea eta ideiok jarraitutasuna izatea bermatu eta bideratzen dute.
6 - IRAKASLEAK
Lanbide-heziketaren helburu nagusia bertara jotzen duten ikasleen gaitasun-garapen integrala bada ere, egia da irakasleak direla ikaskuntza-prozesuak eragiten eta gidatzen dituztenak. Hots, giltzarria dira, haiek gabe ez lukeelako ezertarako balioko ereduaren ekintza-estrategia osoak. Sistemak presta-ekintzako (ekinbidezko prestakuntza) eta entrenamenduko programak eskaintzen dizkie irakasleei, ikerketa-ekintza lerro bakoitzak segurtasunaren emozionaltasunetik eta bere jarduera betegarria eta arrakastatsua izateko behar diren baliabideak eta laguntza jasoko dituztelako konbentzimenduarekin garatu ahal izan ditzaten.

Hedapena errazten duten elementuak

1 - ENOLA: Ikaskuntza ereduaren autodiagnosia
eNOLA irakasle-taldeen zerbitzuko tresna bat da, ziklo bakoitzak ETHAZI etekin handiko ikasketa-eredua ezartzeko prozesua nola daraman autodiagnostikatzeko, eta, geroago, hobekuntza-ekintzak detektatu eta proposatzeko. Aldi berean, eredu hori prestakuntza-zikloan eta zentroan balioztatzeko modua ematen du.
2 - ETHAZI GUNEA: Web komunitatea
ETHAZI gunearen helburua, Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduari buruzko informazioa, hezkuntza-komunitate osoaren eskura jartzea da. Gune dinamikoa da, non funtsezko faktoreetako bat baita irakasleek IKT pedagogoen eta ikaskuntzako koordinatzaileek dinamizatuta edukiak sortzea. Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduari aldaketa metodologikoan laguntzen dion tresna da.
https://ethazi.tknika.eus
3 - SET: Gaitasunak ebaluatzeko tresna
SET etekin handiko ikaskuntza, ETHAZI zikloen bilakaeran oinarritzen den konpetentzien araberako ebaluazio-ikuspegia lantzeko Tknikak proposatzen duen tresna bat da. Tresna hau duela 8 urte garatu zen, baina etengabe gehitzen zaizkio hobekuntza ugari, erabiltzaileek helarazten dizkiguten iradokizunen bitartez. Hasiera batean, irakasle-taldeek SET erabiltzen zuten zeharkako konpetentziak ebaluatzeko, baina egun normaltasunez erabiltzen da konpetentzia espezifikoetarako ere, eta irakasle-taldeek ikasleei egiten dizkieten iruzkinen euskarri gisa. SETi buruzko edozein galderatarako, jarri harremanetan helbide honekin: set@tknika.eus
Argibideak: SET

3.

Irakasleentzako ikaskuntza-aukerak, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboko eredua (ETHAZI) ezartzeari erantzun dakion.

Irakasleentzako prestakuntza-eskaintzak (IKAS AUKERAK) erantzun behar die ETHAZI ereduaren bilakaerak planteatutako beharrei. Bilakaera horrek hiru arlo hartzen ditu aintzat, eta hiru arlo horiek hurrenez hurren lotzen dira ereduaren interpretazio bateratuarekin, ikastetxean duen hedapenarekin eta eredua gizarte- eta enpresa-testuinguruetatik datozen elementu berrien bidez aberastearekin.

Arloaren jarduera-ildoek laguntzen dute irakasleek beren zikloetan ETHAZI eredua ezartzeko behar duten ezagutza eraikitzeko piezekin.

2023/2024 ikasturteko eskaintzarekin, irakasleen beharretara hurbiltzen jarraitzen dugu, IKAS AUKERAK sorta zabalago eta malguagoari esker.

1 - ETHAZI EZAGUTZEN
“IKAS AUKERAK – ETHAZI Ezagutu” atalaren helburua da irakasleak Ereduaren kontzeptuetan eta oinarrizko prozesuetan sartzea. Irakasleen zein ikastetxeen beharretarako pentsatutako hiru IKAS AUKERA eskaintzen ditugu, eta amankomunean dute Ereduan esperientziarik gabeko irakasleei eskaintzen zaizkiela.
[/interative]
2 - ETHAZI hastapenak
IKAS AUKERA hau modu autonomoan eta denbora-mugarik gabe egiteko eskaintzen da, eta parte-hartzaileek ETHAZI ikaskuntza-eredua ulertzea du helburu.
3 - ELU ikastetxean
Ikastetxeen barne-prestakuntzako prozesuetan barne har dadin eskaintzen da ELU baliabidea (ETHAZI Lehen Urratsak). IKAS AUKERA horrek lan autonomoa eskatzen duenez gero eta ikastetxean bertan dinamizatzen denez gero, pentsatuta dago irakasleek beren ikastetxearen testuinguruan ETHAZIren arloko lehen urratsak egin ditzaten.
4 - EOP
EOP (ETHAZI Oinarrizko Prestakuntza) da multzo honetako asmo handieneko IKAS AUKERA. EOP prestakuntzan, parte-hartzaileek Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduan oinarritutako ikaskuntza-egoera diseinatzen dute.
5 - PENTSAMENDU SORTZAILEA
6 - SORGIM
IKAS AUKERA – SORGIM garatzen dugu parte-hartzaileek pentsamendu sortzailea abian jartzeko konpetentzia lor dezaten eta, hala, erronkak ebazteari balioa emango dioten ideiak eskaintzeko gai izan daitezen. Baliagarria izango da malgutasuna (pentsamendu-ildoa aldatzeko trebetasuna), arintasuna (ideia asko izateko trebetasuna) eta originaltasuna (desberdinak diren ideiak bururatzeko, balioa emateko eta egingarriak izateko trebetasuna) entrenatzeko.
7 - Taldeak pentsamendu paraleloaren bidez kudeatzea
Helburua da irakasleek Pentsamendu Paraleloaren tresna aplikatzea, ETHAZI erronken ebazpenean oinarritutako ikaskuntza garatzen duten ikasle-taldeei lan kolaboratiboan eta eraikitzailean laguntzeko baliabide gisa.
8 - Ikasleek erronkak eta kontzeptuak identifikatzeko teknikak
Helburua da irakasleek ezagutzea ikasleei zer dinamikak lagunduko dieten ETHAZI erronken ebazpenean erronkak eta kontzeptuak identifikatzen.
9 - Dinamikak ikasleak ideiak behar dituenerako
Helburua da irakasleek ezagutzea ikasleei zer dinamikak lagunduko dieten ETHAZI erronken ebazpenean ideiak izaten.
10 - Originaltasunerako entrenamendua
Ideia asko izateko arintasuna da pentsamendu sortzailea abian jartzearen ezaugarri nagusietako bat; nolanahi ere, ideia originalak direnean hartzen dute balioa ideia horiek. Ideia originalak izatea trebetasun naturala da, bereizgarri egiten gaituena, baina entrena daiteke irudimena garatzearekin, zentzumenekin jolastearekin, fantasiarekin, begi bistakoa denetik urruntzearekin. Ekintza disruptiboetan oinarritzen den ikuspegi berritzaileari esker, originaltasuna sustatzen duten entrenamenduak bultzatzen ditugu.
11 - IKASKUNTZA-KOORDINATZAILEA
12 - Ikaskuntza-koordinatzailea
Prestakuntza-programa honen helburu nagusia da parte-hartzaileei (etorkizuneko ikaskuntza-koordinatzaileak) beren ikastetxeetan eredu-aldaketa gidatzeko beharko dituzten konpetentziak ematea. Funtsezko konpetentzia hauek lantzen dira:
– Ikaskuntza-koordinatzaileak bere ikastetxera egokitutako ETHAZI eredua ezartzen du.
– Ikaskuntza-koordinatzaileak ETHAZI ereduaren araberako lidergo-estilo propioa sortzen du, ikastetxean errazago ezar dadin.
Programak hiru prestakuntza multzo ditu:
– Komunikazioa eta pertsonak
– Errendimendu handiko ikaskuntza-eredua, ETHAZI
– Ikuspuntua eta proiektua
13 - EKINTZAILETASUNA
Ekintzailetza da Euskadiko LHren zutabeetako bat, eta pertsonek garatu beharreko konpetentzia, bai lan-merkaturako, bai bizitzako edozein esparrutarako: aldaketaren bultzatzailea eta berrikuntzaren bultzatzailea da, helburu argiekin eta arrakastarako motibazioarekin. Gure eskaintzak zenbait irakasle-profili erantzuten dio.
14 - Ikastraining I
Ikastraining I prestakuntza zuzentzen zaie Ikasenpresa programan sartu berri diren Lanbide Heziketako irakasleei. Ikasenpresa hezkuntza-proiektu berritzailea da, ekintzailetzaren konpetentziak eskuratzera zuzentzen dena, Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluaren bidez. Horretarako metodologia aktiboa, berritzailea eta praktikoa erabiltzen du.
15 - Elkar&Ekin
Elkar@eKIN prestakuntza zuzentzen zaie zikloko ikuspegitik ekintzailetza landu nahi duten Euskadiko LHko irakasleei. Prestakuntza horren helburua da: ekintzailetza lantzea zikloko ikuspegitik eta irakasleek ekintzailetza-kulturaren ezagutza planifikatu eta sakontzea, betiere Euskadiko LHren ikaskuntza-eredutik abiatuta.
16 - Elkar&Ekin sakontzen
Elkar@eKIN Sakontzen zuzentzen zaie ziklo bateko irakasle guztiei. Helburua da ekintzailetza zikloko ikuspegitik lantzearen alde sentsibilizatzea. Garrantzitsua da zikloko ikuspegitik lantzea ekintzailetza, ziklo osoan zehar lantzeko plangintza egitea eta ekintzailetza-kulturan sakontzea, betiere Euskadiko LHren ikaskuntza-ereduan oinarrituta. Prestakuntza datza zikloko taldearen araberako prestakuntza-ekintzak eskaintzean.
17 - Ikastraining II
Ikastraining II Lanbide Heziketako Ikasenpresako irakasleei zuzendutako prestakuntza da, hautematen diren beharretara egokitzen dena. Prestakuntza horren helburua da Euskadiko LHko irakasleek ekintzailetza-kulturan sakontzea, Euskadiko LHren ikaskuntza-ereduan oinarrituta.
18 - 4.0 BALIOAK
Gure iritziz garrantzitsua da lanbide-konpetentziak zikloetan nola landu nahi diren aintzat hartzea. Gure ikasleek pertsona eta profesional gisa oinarri etiko sendoa izan dezaten nahi badugu, haiekin batera entrenatu beharko dugu balioak zikloetan integratzea.
19 - 4.0 BALIOAK ikaskuntza-ereduan
IKAS AUKERA honen helburua da 4.0 BALIOAK integratzea Euskadiko LHko ikaskuntza-ereduan lantzen ari diren heziketa-zikloetan. Konpetentzia hauek lantzen dira:
– 4.0 BALIOAK integratzea zikloko ETHAZI planteamenduan.
– Inplikazioa 4.0 BALIOAK proiektuarekin.
20 - 4.0 BALIOAK garatzen
Hitzaldi-programa hau zuzentzen zaie 4.0 BALIOAK prestakuntza jaso duten eta beren motxila bete nahi duten, balioak txertatzean sortutako zalantzak partekatu nahi dituzten eta esperientziak partekatuz ikasi nahi duten irakasleei. Asmoa da zikloan 4.0 BALIOAK ikuspegia egonkortzea: kulturartekotasuna, etika profesionala eta erantzukizun sozial korporatiboa dira lantzen diren gaietako batzuk.
21 - STEAM
Laugarren industria-iraultzan murgilduta gaude, teknologia aurreratuak erabiliko ditugun iraultzan. Garrantzitsua da gure ikasleengan jakin-mina eta bokazio zientifiko-teknologikoa piztea, gizarteak eskatuko dizkien etorkizuneko erronkei aurre egin diezaieten.
STEAM heziketari esker, gure ikasleek XXI. mendeko trebetasunak eskuratuko dituzte, hau da, beren etorkizun profesionala zientziaren eta teknologiaren arloan garatu edo ez, beharrezkoak izango zaizkien trebetasunak eta kultura zientifikoa bereganatuko dituzte.
22 - Zergatik eta zer da Steam erronka bat?
IKAS AUKERA honek irakasleak Euskadiko LHko STEAM ereduaren elementuetan barneratzen ditu. Konpetentzia hau garatzen da:
– STEAM ikuspegia erabiltzen du erronken diseinuan.
23 - Maker kontzeptua
IKAS AUKERA honek zenbait teknologiaren arloko (fabrikazio gehigarria, laser-ebakitzailea, elektronika eta Big data) hasierako esperientziak eskaintzen dizkie irakasleei. Helburua da STEAM ikuspuntua praktikan “maker” kontzeptutik lantzea. Konpetentzia hau lantzen da:
– 4.0 teknologia erronketan zeharka landu daitekeela ulertzea.
24 - EBALUAZIOA
Lan-ildo honek eskaintzen duen IKAS AUKERAK multzoaren helburua da irakasleek ETHAZI ereduaren barruko ebaluazio-ikuspegia sakontzea; horretarako, zikloko irakasle-taldeen bidez zikloan ebaluatzeko estrategia eraginkorrak diseinatu eta ezartzeko tresnak eskaintzen ditugu. Prestakuntza-ekintza independente gisa eskaintzen diren arren, helburua lortzen laguntzen duen nolabaiteko jarraipena dago horien guztien artean.
25 - Sentsibilizazio-tailerra
IKAS AUKERA honek ETHAZI ereduaren barruko ebaluazio-ikuspegia ezagutzeko gakoak eskaintzen ditu. Konpetentzia hauek lantzen dira:
– Irakas praktika eraldatzen du, ETHAZI ereduari erantzuteko.
– Irakasle-taldeak prestakuntza-ebaluazioa onartzen du ikaskuntza garatzeko tresna gisa.
– Zikloko irakasle-taldeak ebaluazioan parte hartzen duten elementuak eta loturak ezagutzen ditu (besteak beste, konpetentziak, lorpenak eta adierazleak, ebidentziak, errubrikak, feedbacka, kalifikazioa…)
26 - Ikaskuntza-ibilbidea diseinatzeko tailerra
IKAS AUKERA honek konpetentzien araberako ikaskuntza-ibilbidea diseinatzen laguntzen du. Konpetentzia hauek lantzen dira:
– Irakas praktika eraldatzen du, ETHAZI ereduari erantzuteko.
– Konpetentziak definitzeko prozesua ulertzen du.
– Bere heziketa-zikloari lotzen zaizkion konpetentziak zehazten ditu.
– Kurtsoko edo zikloko konpetentzien errubrika sortzen du, dagozkien mailekin eta maila horiek lortzeko adierazleekin, ikasleen ikaskuntzarako erreferentzia gisa.
27 - Ikaskuntza-estrategia diseinatzeko tailerra: hausnarketa eta feedbacka
ETHAZI ereduaren ebaluazio-ikuspegian, gogoeta eta feedbacka garrantzi handiko tresnak dira. Gogoetaren, feedbackaren eta konpromisoaren arteko lotura ulertzea oso lagungarria zaio irakasle-taldeari ebaluazio-estrategia eraginkorra sortzeko garaian. IKAS AUKERA honetan konpetentzia hauek lantzen dira:
– Irakas praktika eraldatzen du, ETHAZI ereduari erantzuteko.
– Irakasle-taldeak gogoetarako, feedbacka egiteko eta ikaskuntza-konpromisoak jasotzeko uneak barne hartzen ditu erronketan.
– Gogoeta, ikaslea arduratsua izateko eta bere ikaskuntzaren jakitun izateko tresna gisa.
– Irakasle-taldeak konpetentzia teknikoen eta zeharkakoen bilakaeraren jarraipena egiten du, ikasleekin batera.
28 - Gaitasunen ebaluaziotik Moduluen kalifikaziora
IKAS AUKERA honek konpetentzien, errubriken eta lorpen-adierazleen arteko loturak jorratzeko gakoak eskaintzen ditu. Konpetentzia hau lantzen da:
– Irakas praktika eraldatzen du, ETHAZI ereduari erantzuteko.
– Irakasle-taldeak kalifikazioa eta ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa bereizten ditu.
– Kalifikazioaren trazagarritasuna zehazten du, eta ikasturte amaieran soilik ematen du kalifikazio-nota.

4.

Ikaskuntza-ereduen diagnostikoari, diseinuari, garapenari eta hedapenari buruzko aholkularitza

Esperientziak erakutsi digu ikaskuntza-ereduak eraldatzeko estrategiek ez dutela emaitza egokirik ematen egokitu ez badira. Ondo dabilen eredu bat dugu, egungo testuinguruek behar duten egokitzapen-gaitasuna duena. Lanbide-heziketari eta, oro har, hezkuntzari buruz dugun ikuspegiak zehazten du ikaskuntza-ereduak partekatuak izan behar direla, eta, are gehiago, beste urrats bat emanez, beren sistemak eraldatu nahi dituzten pertsonengana hurbildu behar direla. Horrela, gure idiosinkrasiaren barnean dago zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea askotariko erakundeei guri dagokigun horretan, hau da, lanbide-heziketako etekin handiko ikaskuntzen esparruan. Eta estatu barruan ez ezik, atzerrian ere ematen dugu zerbitzu hori.

asesoramiento6
asesoramiento5
asesoramiento4
asesoramiento
asesoramiento7
asesoramiento3

Azkeneko albisteak