Fabricación mecánica

Curso:
2022-2023

Participantes:
CPIFP MONDRAGON ESKOLA POLITEKNIKOA LHIPI

Situación del proyecto:

PROIEKTUAREN XEDEAREN DESKRIBAPENA

2020an EEBBtako National Institute of Standards and Testing (NIST)-ek publikatuko NIST GCR 20-024 txostenean Model Based Definition (MBD) etorkizuneko enpresen hari digitala sortu eta lehiakortasuna mantentzeko gakoetako bat dela diote. MBDan, pieza mekanikoen modeloek, definizio geometrikoaz gain, tolerantzia eta fabrikazioaren informazioa (Product and Manufacturing Information – PMI) formato informatiko irekietan darraite. Produktu baten atal mekanikoaren garapenean zehar, diseinu fasean CAD programen bitartez geometriari PMI informazio gehi dakioke eta STEP242 formatura exportatu. Ondoren, STEP242-ko PMI informazioa Adimen Artifiziala integratuta dituzten CAM (Computer Aided Manufacturing) eta CAT (Computer Aided Testing) programekin beraien mekanizatu eta CMM neurketa prozesuak eta beraien programak automatikoki sortu daitezke. Programa hauen akats posibleak identifikatu ahal izateko, mekanizatu eta CMM biki digitaletan egiazta daitezkeelarik. Azkenik, CMM-ak ematen dituen neurketak eta tolerantziekiko alderaketa, hau da pieza zer puntutaraino balizkoa den ala ez, QIF formatu irekian jasoko lirateke. Era honetan produktu mekanikoaren garapen zikloa itxiaz.

 

Fresaketari lotutako Adimen Artifiziala eta Biki Digitala iaz landu ziren iMill eta Mill2In proiektuen bidez, proiektu honetan neurketa prozesuko Koordenatu bidez Neurtzeko Makinen (CMM) Adimen Artifiziala eta Biki Digitala landu nahi dira.

 

«TY – RPRT TI – Open standards for flexible discrete manufacturing in the model-based enterprise AU – White, Mark AU – Holterman, Eric AU – Bakker, Tim AU – Maggiano, Larry PY – 2020 PB – National Institute of Standards and Technology CY – Gaithersburg, MD SN – NIST GCR 20-024 DO – 10.6028/NIST.GCR.20-024 ER -»

https://qifstandards.org/wp-content/uploads/2014/08/NIST.GCR_.20-024.pdf

 

PERTINENTZIA

Era honetan proiektuak Euskal gizartearen hurrengo helburuei ekarpenak egingo lizkioke:

1.- Deialdiaren 1. artikuluan lehenetsita agertzen den «Plan Integral de Digitalización Sostenible y Sistemas Inteligentes en el Sistema Educativo Vasco» Adimen Artifizialaren aplikazio bat landuko da.

2.- CAT-eko Biki Digitala-k landuz, Fabrikazio Aurreratua nodoko 7. puntua Metrologiako simulatzaile birtualak eta QIF formatua landuko dira. Era berean, metrologia edozein fabrikazio prozesu baten zati denez, 6. puntuko Fabrikaziorako simulatzaile birtualak landuko dira.

3.- Deialdiaren 5.1 artikuluko hurrengo puntuak landuko dira: a) Fabrikazio Aurreratuan, neurketa prozesuaren digitalizazioan formatu irekien bidez eta simulazioan biki digitalaren bidez, b) Fabrika digitala eta konektatuan, hari digitala eta adimen artifiziala makina industrialetan nola aplikatu landuz eta e) Ingurune birtualetan, neurketa prozesuen biki digitalen erabilera landuz, ikastetxeen eta ETEen digitalizazioa lagundu.

STEP-CMM proiektuan STEP242 eta QIF estadandarrekin, eta metrologian erabiltzen diren Koordenatu Bidez Neurtzeko Makinen (CMM) biki digitalen erabilera landuko dira. Lanketa NX-ekin egingo da, Ekide eta Sariki-ren partaidetzarekin. Lanketaren emaitzak Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Prorgamatzeko Goi-Mailako Teknikaria Hezkuntz Zikloan, eta TKNIKA jardunaldian transferituko dira.

En el proyecto STEP-CMM se trabajarán el gemelo digital de una Máquina de Medir por Coordenadas, y los estándares STEP242 y QIF. Para ello se contará con la participación de las empresas Ekide y Sariki. Los resultados del proyecto serán transferidos en el Ciclo Formativo de Técnico Superior en Programación de la Producción en Fabricación Mecánica y la jornada de TKNIKA.

 

The STEP-CMM project will work on the digital twin of a Coordinate Measuring Machine, and the STEP242 and QIF standards. The companies Ekide and Sariki will participate in this project. The results of the project will be transferred to the Higher Technician Training Cycle in Production Programming in Mechanical Manufacturing and the TKNIKA workshop.