Curso:
2022-2023
Participantes:
CIFP MIGUEL ALTUNA LHII
Situación del proyecto:
Metrologia ikasgaia irakatsi ohi dugun zenbait irakasleoi noizbait edo noizbehinka iradoki izan diguten ideia bat da honakoa: «aurrerapen bikaina izango litzateke ikasleek tailerreko ikasgaietan mekanizatzen dituzten piezei azken nota automatikoki jartzeko sistema bat sortzea; noski, irakasleek nota jartzeko erabili ohi duten baremazio metodoa kontuan hartuz».
4.0 tailerra gure ikastetxean garrantzia handia hartzen ari den zerbait izanik, eta inguruan geroz eta soluzio interesgarriagoak topatzen ari garela kontua hartuz, pentsatu dugu badela garaia erronka honi heltzeko.
Ideia edo erronka honi heltzeko garaian garrantzitsu deritzogu makina mota ezberdinak konbinatzea, proiektua aberasgarriagoa izan dadin. Onartu beharra dago Koordenatu bidez Neurtzeko Makina (CMM edo tridimentsionala) erabiltzea nahikoa izango litzatekela proiektu hau garatzeko, baina pentsatzen duguna da soluzio honek ez lituzkela behar bezala beteko enpresetan eman ohi diren produktibitate eskakizun eta erizpideak. Normalean enpresetan egin ohi dena zera da; kanpoaldeko neurri guztiak neurgailu eta makina azkarrenekin neurtu, eta barrualdeko neurriak sistema azkar hauentzako neurtzeko zail edo ezinezko izan ohi direnez, hauen kasuan tridimentsionalera jo. Geure asmoa da ildo edo irizpide bera jarraitzea.
Zentzu honetan, tridimentsionalen aldetik bide hori egitea ez litzateke gehiegizko erronka izango, baina beste neurgailuen aldetik bai. Gure ikasleek mekanizatzen dituzten piezak mota askotakoak izan ohi direnez, ez da erraza pieza guztien kasuistikara moldatzeko sistema bat lortzea, baina zaintza teknologiko lanetan ibili ondoren, buruan ditugu soluzio egokia eskaini dezaketen bi aukera: eskaner bidezko sistema bat (ikusmetric izenekoa https://ikustec.com/eu/ikusmetric-eu/) alde batetik, eta optika bidezko beste bat (vicivision markakoa https://www.vicivision.com/es/medicion-optica/). Orain bertan inbertsio hori burutu aurretik azterketa sakon bat egiten gabiltza, erabakia hartzeko garaian soluzioaren inguruan ahalik eta hobekien asmatze aldera. Sistema hauek eskaintzen dutena da automatizazioa maila altua, eta datuak datu base batetara edo metrologia datuak kudeatzeko sistema batetara bidaltzeko hainbat aukera. Azkartasun aldetik nahiko arinak dira gainera.
Beraz, ideia da soluzio hauekin lan egitea; tresna hauetako zenbaitekin lan egiteko trebatuta egon ba gaude gaur egun (CMMaren kasuan), baina berrienekin trebatze fase bat egongo litzateke; ondoren, tailerreko piezetara egokitutako programak eta egokitzapenak egitea izango litzateke lan garrantzitsuena.
Proiektuaren azken fasean, sistema ezberdinetan sortutako informazioa eta emaitzak kudeatu eta bateratzea da ideia; egindako lana borobilduko duen azken urratsa gauzatuz, 4.0 tailerraren ikuspuntuaren garapenarekin bat eginez. Horretarako buruan dugun soluzio posible bat PolyWorks DataLoop da. Software hau merkatuan dagoen soluzio moderno bat da, azken belaunaldikoa eta datuak kudeatzeko eraikita dagoena erakundearen eraldaketa digitalean laguntzeko. Lankidetzarako plataforma digital bat eskaintzen du, ekipoetan informazioa partekatu eta lantzeko erraztasunak ematen dituena. Software honen ordez antzeko funtzioak dituen bat ere baliagarria izan daiteke (Hexagon etxeko Q-Das edo Q-Stat esaterako). Erabaki hau aurrerago hartuko da.
Contacto:
Mikel Atxega
Fabrikazio digitalizatu eta konektatuetan garrantzi handikoa da automatikoki neurtzeko gai diren tresna eta makina ezberdinei etekin maximoa ateratzen jakin eta elkarren artean konbinatzen jakitea. Proiektu honen helburua da guzti hau praktikan jartzea, ikasleek tailerreko ikasgaietan mekanizatzen dituzten piezengan arreta jarriz, ikasle bakoitzak fabrikatutako pieza sortari azken nota automatikoki jartzeko sistema bat sortuz, irakasleek nota jartzeko erabili ohi duten baremazio metodoa kontuan hartuz.
En la fabricación digitalizada y conectada es muy importante saber sacar el máximo partido a las diferentes herramientas y máquinas capaces de medir automáticamente y saber combinarlas entre sí. El objetivo de este proyecto es poner todo esto en práctica, en torno a las piezas que mecanizan los alumnos en los distintos módulos que implican mecanizar piezas en el taller, creando un sistema para asignar automáticamente la calificación final a las piezas fabricadas; todo ello, teniendo en cuenta el método de baremación implantado por los profesores para asignar la nota correspondiente a cada alumna o alumno según la pieza presentada.
In digitized and connected manufacturing it is very important to know how to get the most out of the different tools and machines capable of automatic measurement and to know how to combine them with each other. The aim of this project is to put all this into practice, around the parts machined by the students in the different modules that involve machining parts in the workshop, creating a system to automatically assign the final grade to the manufactured parts; all this, taking into account the method of baremación implemented by the teachers to assign the corresponding grade to each student according to the piece presented.